Berria

Azpiegituren egoera ebaluatzeko lurreko plataforma mugikor automatizatuak garatzen ari gara, MASERMIC eta ETRArekin batera.

2021ko martxoaren 16a
Plataforma de conducción automatizada

Plataforma horiek egokitu egiten ditugu, inguruneko tenperatura, hezetasuna eta argitasuna neurtzeko eta horretarako behar diren aplikazioak eta sentsorika integratzeko.

MASERMIC eta ETRArekin batera, lurreko plataforma mugikor automatizatuak garatzen ari gara, azpiegituren egoera ebaluatzeko; zehazki, plataforma horiek mugitzen diren inguruneko zoruaren eta luminarien egoera ebaluatzeko.

MASERMICen monitorizazio-erakuslea ibilgailu bat da, sentsorez hornitua inguruneko tenperatura, hezetasuna eta argitasuna neurtzeko. Zoruaren egoera egiaztatzen duen sentsore bat ere badu, zuloak eta sakanguneak detektatzeko. Balio horiek guztiak urrutitik jakinarazten dira, eta, ezarritako tarteetan ez badaude, alarmak igortzen dituzte.

Plataforma mugikor horretan, bai trakzioa bai direkzioa gurpilean integratuak daude guztiz; hala, konplexutasun mekanikoa nabarmen murrizten laguntzen da, ohiko ibilgailuetako direkzio-zutabearen eta transmisioaren ordez elektronika eta komunikazio-busak erabiltzen baitira. Ezaugarri horrek malgutasun handia ematen dio plataformari, gurpilak edozein motatako xasisetan ezar daitezkeelako.

Ekimenean, gidatze autonomoko eta pertzepzioko funtzioak inplementatu dira; funtzio horiek asko balioesten dira, bai industria-arloan, bai ibilgailu arruntetan.

Informazio gehiago