Berria

Bioosagai berriak garatzen ari gara alga berdeen kimuetatik eta lekaleen eta alga marroien prozesaketako azpiproduktuetatik

2020ko irailaren 17a

ALEHOOPen bidez, proteina horiek soluzio jasangarri eta merke bihurtu nahi dira, sojatik, zerealetatik edo patatatik datozenenak ordezkatzeko

ALEHOOP ekimenaren helburu nagusia lekadunen eta makroalgen laborantzatik datorren biomasa industrian aprobetxatzea da. Hala, tokiko ekonomia indartu egiten da, eta beste lehengai batzuen inportazioak gutxitu.

Bestalde, biofindegi bateko alga-biomasaren prozesamendua optimizatu nahi da, beste prozesu batzuekin alderatuta proteina-uzta handitzeko.

Tratamendu horien bidez, espero da % 60-70eko proteina-purutasuna lortzea; karbono-aztarna % 30 murriztea prozesu konbentzionalen aldean; % 20 aurreztea, eta ekoizpen-kostuak % 20 murriztea.

Bi produktu lortuko dira: bata, algetan oinarritua, eta bestea, lekadunetan.  EFSA Elikagaien Segurtasunerako Europako Elkarteak onetsi ondoren, hura baita osasun-agintaritza eskuduna, Europar Batasunean merkaturatuko da.