Berria

Bosgarren urtez jarraian, Deustuko Unibertsitateko Egitezko Ekintzailetzako Master Dualeko ikasleak izan ditugu gurekin

2021ko abenduaren 14a
retamos-a-los-emprendedores-del-futuro

Deep Tech Venture Building-ekin loturiko kontzeptuak gerturatuahal izan zituzten

Deustuko Unibertsitatearekin dugun lankidetzaren esparruan, Egiteko Ekintzailetzako Master Dualaren bosgarren edizioko ikasleak izan genituen gure instalazioetan, 2021eko azaroaren 9an eta 15ean.

Hilaren 9ko jardunaldia goizean goiz hasi zen, Germán Lasa TECNALIA Ventureseko Marketineko zuzendariak gidaturiko eztabaidarekin. Saio hartan, ikasleek Deep Tech Venture Buildingarekin loturiko kontzeptuak gerturatzeko aukera izan zuten, zeina ideia teknologikoak merkatuan egiazko negozio-aukera bilakatzeko erreminta eraginkortzat jotzen baita.

Germán Lasak TECNALIAren eta TECNALIA Venturesen aurkezpen ofiziala egin ondotik, TECNALIA Ventureseko Negozio Garapeneko zuzendari Sergio Bandinellik aztertu zuen zer-nola heltzen dieten enpresek berrikuntza irekiaren erronkei, Corporate Venturingaren ikuspegitik.

Jardunaldia amaitzeko, TECNALIA Venturesek erronka planteatu zien parte-hartzaileei, aste osoan landu zezaten Pablo Camporen laguntzarekin (Laboral Kutxa Taldeko Berrikuntzako eta Negozio Irekiko zuzendari eta Lagun Aro Aseguruen Informatikako arduraduna):

Zer formula berritzaile zabal ditzake TECNALIAk, TECNALIA Venturesen bidez, deep tech startup (Management) enpresak eta/edo talentu ekintzailea erakartzeko bere ekosistemara?

Astebete buru-belarri talde-lanean eman ondoren, parte-hartzaileek azaroaren 15ean aurkeztu zituzten emaitzak epaimahaiaren aurrean. Epaimahaikide izan ziren Asier Rufino TECNALIA Ventureseko CEOa eta, Deusto Berrikuntza eta Ekintzailetza unitatetik, Germán Lasa, Pablo Campo eta Roberta Vicente. Epaimahaiaren aburuz, parte-hartzaileek TECNALIA Venturesen estrategiarekin lerrokaturiko estrategiak aurkeztu zituzten, osagai berritzaile handikoak.

Jardunaldia amaitzeko, Asier Rufinok «Tomando decisiones en jaque» izeneko hitzaldi inspiratzailea eman zuen, zeinean paralelismo bat egiten baitu xakearen eta historia sozioekonomikoaren artean.

Bejondeizuela parte-hartzaile guztioi!