Berria

BRTAk ikerketako proiekzioa eta ibilbidea saritu ditu

2023ko ekainaren 9a
Premios BRTA investigación

“Amaia González power systems arloko ikertzailea da TECNALIAn, eta BRTA aliantzak aitortza egin dio ikerketan izan duen proiekzioagatik”

BRTA aliantzak (Basque Research & Technology Alliance) hiru gazte saritu ditu ikerketako proiekzioagatik, eta hiru ikertzaile, aliantzaren zentroetan izan duten ibilbideagatik.

Amaia González Garrido, Power Systems arloko ikertzailea da TECNALIAn, eta aitortza egin diote ikerketako proiekzioagatik. Amaiak optimizazio-algoritmoak garatzen ditu, berriztagarrien instalazioen kudeaketa energetikorako, autokontsumorako eta ibilgailu elektrikoak kargatzeko. ” Ikertzeko nire motibazio nagusia trantsizio energetiko jasangarria lortzen laguntzea da", adierazi du ikertzaileak.

Halaber, sarituak izan dira, Ibilbide kategorian, Artzai Picón, TECNALIAko Industria eta Mugikortasunaren arloko ikertzailea, eta Javier Del Ser, TECNALIAko Adimen Artifizialaren arloko ikertzailea.

Aitortza ikertzaileei

Bigarren edizioan, sari-banaketa Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoan egin da, eta honako hauek parte hartu dute: Iñigo Urkullu Renteria, lehendakaria; Arantxa Tapia Otaegi, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua;, Rikardo Bueno Zabalo, BRTA aliantzako zuzendari nagusia; eta Aitor Urzelai,SPRI Taldeko zuzendari nagusia.

Sari horiek BRTA aliantzaren zentroetan teknologia ikertzen, garatzen eta transferitzen ahaleginak egiten dituzten pertsonen lana aitortzeko, balioesteko eta suspertzeko balio dute. Saria jaso duten guztien lanak euskal ekonomia eta enpresak eta, oro har, gizartea hobetzen laguntzen du.