Berria

CPhI 2021: medikamentuen garapen analitikoko eta CDMO alorreko zerbitzuak aurkeztu genituen

2021ko abenduaren 15a
TECNALIA CPHI 2021

«TECNALIA, sektore farmazeutikoko ekitaldirik garrantzitsuenarekin konprometiturik: CPhI 2021»

TECNALIAk, Pharma Lab_Services negozio-arloaren bitartez, zenbait zerbitzu aurkeztu ditu azoka horretan, hala nola medikamentuen garapen analitiko eta galenikoa, egonkortasun-azterketak (ICH) edo medikamentuen kontratupeko fabrikazioa (CDMO, Contract Manufacturing Organization).

TECNALIAk stand fisiko bat izan du, eta han izan dira Eider Larrarte, Itziar Echevarria, Maite Zubizarreta, Silvia Alonso eta Francisco Ledo lankideak. Hala, TECNALIAk berretsi egin ditu konpromisoa eta presentzia CPhI 2021 azokan, zeina erreferentea eta urteko ekitaldirik nabarmenena baita industria farmazeutikoaren alorrean eta medikamentuekin loturiko zerbitzu teknologikoetan.

COVID-19aren egoerak markatu du aurtengo edizioa, eta parte-hartzaile gehientsuenak europarrak izan dira –Europa da, gainera, Pharma_Lab Services negozio-arloaren hazkunde-merkatu potentziala–, aurreko ekitaldietan Asiako eta Amerikako erakusketarien presentzia nabarmena izan bazen ere.

Medikamentuen garapen analitikoa eta galenikoa, CDMOa eta egonkortasun-azterketak, CPhI 2021 azokan aurkezturiko zerbitzuen artean

Azokak iraun duen hiru egunetan, harreman zuzena izan dugu sektore farmazeutikoko 45 konpainiarekin baino gehiagorekin, dela ekitaldia baino lehen adosturiko B2B bileren bitartez, dela in situ lorturiko kontaktuekin, batez ere Erresuma Batuko, Frantziako, Alemaniako, Herbehereetako eta Poloniako ordezkariekin. Jakina, ezin ahaztu ohiko lankide ditugun Espainiako kontaktuak ere.

Gure zerbitzuen muina hauek izan dira: medikamentuen garapen analitikoa, garapen galenikoa eta medikamentuen kontratupeko fabrikazioa (CDMO). Nabarmentzekoa da azoka hasi zenetik hamar bat konfidentzialtasun-akordio sinatu ditugula, zeinak abiapuntu baitira etorkizunean lankidetzak mamitu ahal izateko.

CPhI 2022n ikusiko dugu elkar

Azokan lorturiko emaitzek eta bezeroen –ohikoen zein potentzialen– harrera bikainak adore ematen digute Pharma_Lab negozio-arloa internazionalizatzen aurrera egiteko, bereziki Europa harturik jomugatzat. Itxaropen horrekin, aurreikusten dugu 2022ko edizioan ere izango garela. Izan ere, azoka hori izango da gure bitarteko nagusia gure zerbitzuek presentzia handiagoa izateko eta bezero eta lurralde gehiago eskuratzeko.