Berria

Decathlon, Thales Alenia Space, AT-P aviation eta UPV/EHUk berrikuntzak probatzen dituzte OASIS ekimenaren bidez

2021ko uztailaren 16a
Composite polimérico

H2020-OASIS partzuergoa hiru motatako partaidez osatuta dago: RTOak eta unibertsitateak, hala nola Fraunhofer, CEA, TECNALIA, UCLM eta Patras Unibertsitatea; materialak fabrikatzeko instalazio pilotuak, zeinek nanoteknologia integratzen baitute; eta aeronautika, energia, automozioa, aeroespazioa eta eraikuntzaren sektoreetako munduko enpresa aitzindariak, hala nola AIRBUS, ACCIONA FORD, VDL, PLEIONE eta THALES. Erakunde horiek show-case-ak egiten dituzte, eta instalazio pilotuetako produktuez, zerbitzu teknologikoez eta horiekin lotutako negozio euskarrietako produktuez baliatzen dira.

2020ko ekainean, konpainiei eta erakundeei zuzendutako DEIALDI IREKI bat jarri genuen martxan. Helburua da erakusleak garatzea; alegia, produktuaren ideia bat erakusle funtzional bihurtzea, eta horri lotutako ustiapen-plan batez baliatzea produktua merkatuan sartzen dela ziurtatzeko. Produktu eta zerbitzu berriak sustatzeko gai diren proposamenek Europako ekosistema bakarrean sartzeko aukera izango dute.

Informazio gehiago