Berria

Diamanteetan oinarritutako sentsore kuantikoak aplikazio medikoetarako

2024ko martxoaren 19a
Sensores cuánticos

"Aurrerapen hori aurrerapauso garrantzitsua da EMN espektroskopiari aplikatutako teknologia kuantikoen ikerketan eta garapenean"

Diamanteetan oinarritutako sentsore kuantikoak aplikazio medikoetarako: berrikuntza eta osasuna

Erresonantzia magnetiko nuklearraren bidezko (EMN) espektroskopia teknika oso erabilia da molekulen egitura aztertzeko hainbat arlotan, hala nola kimikan, biologian, medikuntzan eta natura-zientzietan. Halaber, gaur egun erabilera desberdin gehien duen detekzio-teknika da. Adibidez, horren bidez, osasunerako potentzialki arriskutsuak diren gai kimikoak azter daitezke; karakterizazio kimikoa egin daiteke, eta gaixotasunak goiz detekta daitezke.

QUENCH proiektuaren helburua da mahaiko EMN espektrometroen sentikortasuna nabarmen handitzea, detekzio kuantikoarekin konbinatuz. Horretarako, QUENCHeko taldeak diamanteetan oinarritutako sentsore kuantikoak diseinatuko ditu, laginaren EMN seinalea indartzeko: mikroeskalan jarduteko gai dira gailu horiek, eta eremu magnetiko oso txikiak detekta ditzakete zehaztasun handiz. Horren bidez, EMN espektroskopia tresna trinkoago eta merkeago batekin egin ahal izango da, iman supereroale garestiak eta handiak erabili beharrik gabe.

Aurrerapen hori aurrerapauso garrantzitsua da EMN espektroskopiari aplikatutako teknologia kuantikoen ikerketan eta garapenean, eta zientziaren eta medikuntzaren aurrerapenean ere lagunduko du.

QUENCHi buruzko informazio gehiago

QUENCH taldea erakunde hauetako adituek osatzen dute: Alemaniako Municheko Unibertsitate Teknikoa (TUM), Euskal Herriko Unibertsitatea, TECNALIA, Israelgo Teknologia Institutua (Technion), Alemaniako Fraunhofer-Gesellschaft, Alemaniako Magritek Ltd enpresa eta Txekiar Errepublikako AMIRES enpresa. Taldeak alor hautako trebetasun eta ezagutza osagarriak biltzen ditu: fisika kuantikoa, EMN espektroskopia, diamanteetan oinarritutako nanoteknologia, seinaleen prozesamendua eta ikaskuntza automatikoa.

QUENCH proiektuak (Quantum-Enhanced Benchtop Nuclear Magnetic Resonance Spectrometer) helburu du diamanteetan oinarritutako sentsore kuantikoak diseinatzea, osasunaren arloari aplikatutako erresonantzia magnetiko nuklearraren bidezko (EMN) espektroskopia hobetzeko. QUENCH partzuergoko kide gara, EHUrekin eta beste bost erakunderekin batera. Bi milioi eta erdi euro baino gehiagoko aurrekontua du, eta Europako Research and Innovation Programme (RIA) programaren parte da. Eragin handiko eta bikaintasuneko ikerketa- eta berrikuntza-proiektuak finantzatzen ditu RIA programak.