"Hydrogen Europe Researchek hidrogenoarekin lotutako 150 ikerketa-erakunde eta 25 elkarte nazional baino gehiago biltzen ditu"
Ekain Fernández berriro hautatu dute Hydrogen Europe Researcheko Hidrogenoa Banatzeko Batzorde Teknikoko zuzendaritza-batzordean, eta, horrela, energia-trantsizioan duen lidergoa indartu da.
Ekain Fernández berriro hautatu dute Hydrogen Europe Researcheko Hidrogenoa Banatzeko Batzorde Teknikoko zuzendaritza-batzordeko kide, eta, horrela, sektorearekin duen konpromisoa eta energia-trantsizioan duen lidergoa indartu dira.
Hydrogen Europe Researchek 150 ikerketa-erakunde eta 25 elkarte nazional baino gehiago biltzen ditu, eta funtsezko eginkizuna betetzen du hidrogenoarekin lotutako estrategiak eta teknologiak garatzen (hori da trantsizio energetikorako bektore garrantzitsuenetako bat).
Hidrogenoaren arloko konpromisoa eta esperientzia aintzatestea
Ekainek Batzorde Teknikoan jarraitzeak sektoreko ikerketen eta garapen teknologikoaren abangoardian jartzen du TECNALIA. Gure lankideak 15 urte baino gehiago daramatza lanean Euskal Autonomia Erkidegoan eta Europan H2-aren balio-katea garatzen, eta estatuko eta nazioarteko talde onenekin jardun du elkarlanean. Duela urte batzuetatik hona, halaber, Hidrogenoaren Espainiako Elkarteko zuzendaritza-batzordeko kidea da.
Ekain berriro hautatzea beraren esperientziaren eta ibilbidearen aintzatespena da, eta TECNALIAk sektorean duen lidergoa indartzen du. Espero dugu parte-hartze horrekin Euskal Autonomia Erkidegoan hidrogenoaren balio-katea sendo garatzen eta hura nazioartean posizionatzen eta bultzatzen lagunduko duela.