Berria

Elikagai naturalagoak eta jasangarriagoak, azpiproduktu bioosasungarrien bidez lortuak

2019ko apirilaren 10a

Cajamar WeFood Foroa, nekazaritzako elikagaien sektoreko erakunde nagusien topaleku

Gure lankide Mª Carmen Villarán Elikadura Osasungarriko zuzendariak Cajamar WeFood Foroan parte hartu du. Nekazaritzako elikagaien sektoreko erakunde nagusien topaleku den horretan, eztabaidatu dute nolako joerak hartzen ari diren elikadura eta 4.0 kontsumoa.

Elikadura-aditua den Mª Carmen Villaránen ustetan, kontsumitzaileek gero eta sarriago eskatzen dituztenez elikagai naturalagoak, funtzionalagoak, jasangarriagoak eta nutrizio-balio handiagokoak, “beharrezkoa izango da nekazaritzako elikagaien industriak sektoreko agente guztien laguntza jasotzea, gero eta sarriago. Jakintza eta teknologia elkartu behar dira, eta produktu berritzaileagoak eta kontsumitzaileen eskakizunetara egokituak eskaini. Industriak produktuaren kalitatearen alde egin beharko du, ez prezioaren alde”.

Informazio gehiago