Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Adinekoen bizi-kalitatea hobetu nahi da, formatu eta testura berritzaileak dituzten elikagai berriak garatuz
Pertsonak heldu ahala, aldatu egiten dira haien elikadura-beharrak; erraz prestatzen diren produktuak behar dira, eta tamaina txikiagoetan eskuratu daitezkeenak, pertsona bakarreko familietarako pentsatutakoak. Elikagai horiek, halaber, erraz jateko moduko testurak izan behar dituzte, eta adineko pertsonei nahitaezko mantenugaiak eman behar dizkiete, adinekoetan malnutrizioak ekiditeko eta elikadurarekiko interesa berriro pizteko.
Horregatik, Aliviadaren bidez, elikagai berriak ari dira garatzen, zeinek erabiltzaile-profil horren beharrei erantzuten baitiete. TECNALIAk badu kezka adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko, eta horregatik hartu du parte ekimen honetan, LEARTIKER eta Home Care Lab zentroekin batera; AURRERANTZ ELKARTEAri eta BIZKARRA, HARAKAI eta EKOSAL_LUZ elikadura-enpresei lagunduko diete gure adinekoentzat elikadura-aukera berriak bilatzen.
Ekimen honetan sortutako produktu berriak, etorkizunean, ekimenean parte hartzen duten hiru elikadura-enpresen bidez merkaturatzeko asmoa dago.
Informazio gehiago: http://www.spri.eus/es/innovacion-comunicacion/alimentos-innovadores-para-mejorar-la-calidad-de-vida