Berria

Emisibitate handiko pinturak baliozkotzen ditugu intentsitate handiko erabilera industrialetarako

2021ko maiatzaren 11a
Pintura de alta emisividad -tecnalia

Probatutako pintura erabilita, efizientzia termikoa hobetu egiten da beroa berreskuratzeko eta harrapatzeko gailuetan

Jatorria teknologia aeroespazialean duten emisibitate handiko pinturak baliozkotzen ditugu intentsitate energetiko handiko erabilera industrialetarako; zehazki, altzairuaren galda jarraituko fabrikaziorako.

Oraingoz, kontzeptu-proba bat egin dugu Sidenorren. Zortzi astez, probeta-sorta bat jarri da pintura agerian zuela galda jarraituko makinaren irteeran, totxo solidotu beroetatik zentimetro gutxitara.

Probatutako pintura erabilita, efizientzia termikoa hobetu egiten da altzairuaren galda jarraituan, totxoen eta barra gorien beroa berreskuratzeko eta harrapatzeko gailuetan. Efizientzia % 20 hobetzen da, gutxienez, eta ekonomikoki bideragarria da: margotu gabeko kaptadore batekin alderatuta, bost urtetik hiru urte eta erdira murrizten du itzulera ez-ekonomikoa.

Informazio gehiago

  • Ekimena “Emisider” proiektuan garatzen ari dira