Berria

ENAC akreditazio zabaldua: beiraz hornitutako ateak eta ate gidaridunak

2023ko ekainaren 6a
Acreditación ENAC ampliada: puertas acristaladas y correderas

“Suaren aurreko segurtasuneko laborategian, pertsonen segurtasuna bermatzeko eta indarrean dagoen araudia zorrotz betetzeko egiten dugu lan”

Emaitzen luzapenak (EXAP) egiteko ENAC akreditazioa zabaldu dugu, beiraz hornitutako ateetarako eta ate gidaridunetarako (EN 15269-5 eta EN 15269-7 arauak)

Suteen aurkako gure laborategiari ENACek emandako LE024 akreditazioaren irismena zabaldu dugu. Suaren aurkako erresistentziaren saiakuntzaren emaitzen aplikazioaren luzapen (EXAP) berri hauek, EN 15269 araukoak, gehitu ditugu: EN 15269-5 , marko metalikoa duten beirazko ate batienteetarako, eta EN 15269-7, altzairuzko ate irristagarrietarako.

Beiraz hornitutako ateak eta ate gidaridunak

Ateak askotariko tamaina, lodiera, finkatze-mota edo euskarritan hornitzen dira obretan. Praktikan, ezinezkoa da produktu-familia bakoitzean dauden konfigurazio edo konbinazio guztien saiakuntzak egitea, nahiz eta aldaera horiek eragin nabarmena izan dezaketen suarekiko erresistentziaren saiakuntzaren emaitzan.

Eskuarki, suarekiko erresistentziaren saiakuntza baten emaitza saiakuntzaren konfigurazioari aplikatzen zaio, eta badu, halaber, eremu bat, non zuzenean aplika daitekeen. Saiakuntza-plan egoki baten eta hedapen-arauen (EXAP) bidez, saiakuntza zuzenean aplika aplika daitekeen eremua zabaltzen da.

Suarekiko erresistentziaren saiakuntzaren emaitzen aplikazioaren luzapen berriak (EXAP)

Metalezko markoa duten beirazko ate batienteetarako EN 15269-5 arauaren akreditazioak eta altzairuzko ate irrisgarrietarako EN 15269-7 arauarenak aukera ematen digute suaren aurkako erresistentzia-saiakuntza baten ondoren definitutako zuzeneko aplikazio-eremua zabaltzeko, eta beste aldaketa batzuk ere egiteko aukera aztertzen ari gara. Probatutako produkturako ahalik eta aplikazio-eremu zabalena lortzen dugu, eta, hala, errazagoa da produktu-gama osoa ziurtatzea.

Bi akreditazio berri horiei esker, EXAPen esparruko akreditazio-maila handitu ahal izango dugu, eta hurrengo hilabeteetan are gehiago zabaltzea espero da.