Berria

Eraikin jasangarri bat inauguratu dugu, zura intentsiboki erabiliz eraikia

2024ko apirilaren 30a
BASAJAUN-inauguracion-construccion-sostenible

"Eraikinak zenbait berrikuntza teknologiko ditu, bai zuretik eratorritako materialetan, bai eraikuntza-sistemetan, bai aplikazio digitaletan”

BASAJAUNen erakusketa-eraikinaren helburu nagusietako bat da zurezko eraikinen jasangarritasuna optimizatzea

Bordelen aldirietan erakusketa-eraikin jasangarri bat inauguratu dugu, zura intentsiboki erabiliz eraikia. BASAJAUNen erakusketa-eraikinaren helburu nagusietako bat da zurezko eraikinen jasangarritasuna optimizatzea.

Era berean, landa-garapena eta hiri-eraldaketa sustatu nahi ditu, Europako basoen kudeaketa jasangarriarekin lotura ezarriz. Hori lortzeko, eraikinak zenbait berrikuntza teknologiko ditu, bai zuretik eratorritako materialetan, bai eraikuntza-sistemetan, bai aplikazio digitaletan. Era berean, biki digital integratu bat du, zeinaren bidez kontsumoak eta efizientzia energetikoa denbora errealean monitorizatu baitaitezke, besteak beste.

Proiektua azken lau urte eta erdian garatu da, eta Le Pian-Médoceko institutuaren barruan dago. Institutu horrek «Prix Régional de la Construction Bois» saria jaso du, Akitania Berriko basogintzako, zurgintzako eta papergintzako profesionalen elkartearen eskutik.

Basajaun ekimenari buruzko informazio gehiago

Aurkezpen-ekitaldian erakundeetako zenbait ordezkari izan dira, hala nola Jean-Luc Gleyze Gironda departamenduko lehendakaria eta Pablo García Astrain Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturako zuzendaria.

Eraikina Le Pian-Médoceko Institutuarenaena da, eta TECNALIA buru duen Europako BASAJAUN ekimenaren esparruan eraiki da. 12 herrialde baino gehiagotako 29 enpresak hartu dute parte.