Berria

Eraikuntza jasangarria: buru gara 2024/3110 Erregelamendua betetzeko bidean

2025ko otsailaren 6a
Reglamento de Productos de Construcción 2024/3110

"Erregelamendu berriak eraikuntzako produktuen balio-kate osoan jasangarritasuna lehenesten duten neurriak ezartzen ditu"

TECNALIA funtsezko aliatua da Eraikuntzako Produktuen Europako Erregelamenduaren eskakizun berriak betetzeko

TECNALIA funtsezko aliatua da 2024/3110 Erregelamenduaren eskakizun berriak betetzeko TECNALIAk esperientzia handia du ikerketa aplikatuan eta eraikuntzako produktuen saiakuntzetan; soluzio integralak eskaintzen dizkie sektoreko fabrikatzaileei eta eragileei, eta arau-eskakizun berrietara egokitzen eta sektore jasangarriago bateranzko eraldaketaren buru izaten laguntzen die.

2024ko abenduaren 18an, 2024/3110 (EB) Erregelamendua argitaratu zen Europar Batzordearen Egunkari Ofizialean, eta erregelamendu horren bidez esparru harmonizatu berri bat ezarri zen eraikuntzako produktuak merkaturatzeko. Erregelamendu berri horrek aurreko 305/2011 (EB) Erregelamendua ordezkatuko du, salbuespenekin, eta haren xedapen nagusiak 2026ko urtarrilaren 8an hasiko dira aplikatzen. Araudia Ekonomia Zirkularrerako Ekintza Planaren helburuetara eta sektorearen egungo erronketara egokitzeko beharrari erantzuten dio aldaketa horrek.

Zirkulartasuna eta energia-eraginkortasuna sustatzen

2024/3110 Erregelamenduak, aurrekoak ez bezala, eraikuntzako produktuen balio-kate osoan jasangarritasuna lehenesten duten neurriak ezartzen ditu. Berritasun nagusien artean daude energia-eraginkortasuna hobetzeko, hondakin gutxiago sortzeko eta materialak berrerabiltzea eta birfabrikatzea sustatzeko betekizunak. Orobat azpimarratzen dira bigarren mailako lehengaiak erabiltzea eta produktuen birziklagarritasuna, ekonomia zirkularrago eta jasangarriago bateranzko trantsizioaren helburuekin bat etorriz.

Informazioa, funtsezko tresna

Fabrikatzaileek ematen duten informazioaren garrantzia ere nabarmentzen du erregelamenduak. Zehazten duenez, argi eta modu eskuragarrian adierazi behar dira produktuaren datu orokorrak, erabilera-jarraibideak eta segurtasun-informazioa, produktuaren bizi-ziklo osoan erabaki informatuak hartzen laguntzeko. Produktuaren bizi-zikloan sartzen dira, besteak beste, erostea, mantentzea, desmuntatzea, berrerabiltzea eta birziklatzea. Neurri horien bidez bermatu nahi da soluzio jasangarriak aukeratzeko behar diren tresnak izatea eragile guztiek (diseinatzaileetatik instalatzaileetara).

Erregelamendu berriari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu testu osoa lotura honetan: 2024/3110 (EB) Erregelamendua.