Berria

Eraikingintza klima-aldaketaren inpaktuetara egokitzen da

2021ko otsailaren 12a
grúas en obras de edificación

Klima aldakor baten eraginera egokitzeko aholkularitza ematen diogu Lurraldearen eta Jasangarritasunaren Nafarroako Agentziari (NASUVINSA).

Klima aldakor baten eraginera egokitzeko aholkularitza ematen diogu Lurraldearen eta Jasangarritasunaren Nafarroako Agentziari (NASUVINSA). Klimatologiak gehien eragiten dion sektoreetako bat da eraikingintza, zeina Eraikingintzako Kode Teknikoak (EKT) arautzen baitu.

Gure taldean egindako lanen helburua izan da, hain zuzen, Nafarroako klima-eremuak birdefinitzea, eta, horretarako, sakon aztertu da probintziako klima eta etorkizuneko egoera posibleak planteatu dira.

Kodeko HE oinarrizko dokumentuaren ardatza energia-aurreztea da, eta, ondorioz, emisioak murriztea. Irizpideak ezartzen ditu eraikuntza egingo den klima-eremuaren arabera. Klimatologiak nabarmen eragiten dio eraikinen portaera energetikoari, eta, ondorioz, haien energia-kontsumoari. Eraginkorrak izateko, dagozkien irizpideak eta politikak egokitu behar dira, klima aldakorra dela kontuan har dezaten.

Eremu klimatikoen sailkapena

Lurralde-oharrak” orrian, EKTan Nafarroako udalerriak eremu klimatikoaren arabera nola sailkatzen diren ageri da, eta, halaber, egindako klima-azterketaren arabera zer aldaketa proposatzen diren.

“Lurralde-oharrak” atalean, NASUVINSAk informazioa ematen du Foru Komunitateko politiketan garrantzia duten lurralde-fenomeno jakin batzuei buruz, zeinetan kartografiak pisu nabarmena baitu.