Berria

Eraikuntzako soluzioen datu akustikoen datu-basearen eguneraketa: dBMat-Indize Orokorrak-V6

2022ko urtarrilaren 17a
Aislamiento acustico

“TECNALIAk 700 emaitzatik gora lortu ditu eraikin-sistemen isolamendu akustikoan eta soinu-absortzioan”

Eraikuntza-soluzioen dBMat-Indize Orokorraren datu-basea eguneratu eta zabaldu dugu, eta proiektugileek eta eraikuntza-sektoreak erabiltzeko optimizatu.

2021eko azaroan argitaratu zen eraikuntza-irtenbideen datu akustikoen dBMat-Indize Orokorrak-V6 datu-basearen bertsio berria.

Eguneraketa horrekin, eraikin-sistemen isolamendu akustikoko eta soinu-absortzioko 700 emaitza baino gehiago jartzen dira sektorearen eskura, denak ala denak Eusko Jaurlaritzako Eraikuntzaren Kalitate Kontrolerako Laborategiaren Akustika Arloan TECNALIAk eginak.

Soinuaren aurkako babesa, eraikin berrien proiektuetan

Datu-basea baliagarria da proiektugileentzat, eraikin berrien proiektuetan eta eraikinak birgaitzean soinuaren aurkako babesari heltzeko orduan. Datu-basea Eusko Jaurlaritzako Eraikuntzaren Kalitate Kontrolerako Laborategiaren Akustika Arloak kalitate akustikoa sustatzeko egiten dituen jardueren esparruan dago.

6. bertsioak 62 eraikuntza-soluzio berriz zabaltzen du eskura dauden emaitzen kopurua; argizuloen kategoria berria gehitu du, eta web bidez kontsultatu daiteke.