“Joan den uztailean egin zen Europako ARCH proiektuaren azken ekitaldia, eremu historikoen erresilientzia klimatikoa eta geologikoa hobetzea helburu”
TECNALIAk funtsezko egitekoa bete du ARCH proiektuaren eremu historiko pilotuetarako erresilientzia-neurriak eta ibilbide-orriak zehazteko
ARCH ekimena iritsi da amaierara, 2019ko ekainetik hiru urte pasatxo martxan egon eta gero. Hanburgon, Europa osoko 50 funtzionario eta tokiko eta eskualdeko eragile baino gehiago bildu genituen; besteak beste, hauen ordezkariak: tokiko gobernuak, unibertsitateak, ministerio federalak, ikerketa-erakundeak, hiri-sareak eta ondarea zaintzen adituak.
Erresilientzia eta kultura-ondarea aztertu ziren ekitaldian, eta ARCH proiektua ibilbide osoan gidatu duen galdera bera egin zen: zein dira gune historikoen erresilientzia sustatzeko ikuspegirik onenak eta berrienak?
Erresilientzia eta kultura-ondarea
Hanburgoko Kultura eta Komunikabide ministro Carsten Brosda doktoreak eman zion hasiera ekitaldiari, hiri anfitrioian iruzkin bat eginda: "ARCH proiektuaren emaitzek analisi digitalarekin lagundu digute, eta diziplina arteko trukea sustatu dute, baita gure hirian ere".
ARCH proiektuaren esparruan garatutako emaitzak eta tresnak nabarmendu ziren: hondamendien arriskua kudeatzeko eta klima-aldaketara egokitzeko kudeaketa-esparru integratuak, erresilientzia ebaluatzeko tresnak eta TECNALIAk erresilientzia-soluzioak identifikatzen eta modu malguan planifikatzen laguntzeko dituen garapenak.
Proiektuan parte hartzen ari diren zenbait hiri piloturen ibilbidea ere azaldu zuten hizlariek (Bratislava, Camerino, Hanburgo eta Valentzia); Fundazio Hiri deritze halakoei. ARCH tresnak sortzeko egindako ekarpenak azaldu zituzten, eta nola jarri diren praktikan hiriaren erresilientzia handitzeko.
Azkenik, ekitaldiak aukera eman zuen beste proiektu batzuekin harremanetan jartzeko eta erresilientziarekin eta kultura-ondarearekin zerikusia duten proiektuen artean goi-mailako esperientziak eta ondorioak trukatzeko.
ARCHi buruzko informazio gehiago
- ARCH proiektuaren webgunea
- Lotura duten albisteak: Klima-aldaketarekiko eta hiri-ondarearen beste natura-mehatxu batzuekiko erresilientzia-neurrien lehen inbentarioa egin dugu
**Proiektu honek Europar Batasunaren ikerketa eta berrikuntzako Horizon 2020 programaren finantziazioa jaso du, 820999 zenbakiko dirulaguntzaren bidez.