Berria

Eskala industrialeko lehen mikroalga-biofindegia garatzen parte hartu dugu

2021ko abuztuaren 10a
Laboratorio de química sostenible

Produktu biooinarrituen ekoizpen jasangarria eskainiko du elikaduraren, elikagai-edarien, zaintza pertsonalaren eta ongizatearen sektoreetarako, eta, hala, ekonomia zirkularra sustatuko du

SCALE ekimenak elikadurako eta ongizateko osagai seguru eta eraginkorren eskari gero eta handiagoari heltzen dio, eta modu natural eta jasangarrian ekoizten ditu. Helburu horrekin, instalazio berezi bat garatuko da: eskala industrialeko lehen mikroalga-biofindegia.

Naturako hazkuntza-baldintza eraginkorrenak imitatzen dituzten printzipio hidrobiomimetikoetan oinarritutako teknologia paregabe baten bidez, mikroalgen potentzial biologiko guztia aprobetxatzen da, eta, aldi berean, kontrol-maila handia bermatzen da. Funtzionamendua erakusteko instalazio horrek mikroalga-biodibertsitate handia eta haien bioaktibo paregabe eta onuragarriak aprobetxatzen ditu, zeinek soluzio ugari eskaintzen baitituzte elikadurarako eta ongizaterako.

Mikroalgetatik eratorritako osagai berriak

Biofindegia Frantziako hegoaldean kokatuko da, Montpellierretik hurbil, Baillarguen, Microphyten egoitzan. Enpresak espero du lau urtean ekoizpena boskoiztea eta eta mikroalgetatik eratorritako 15 osagai berri baino gehiago ekoiztea elikaduraren eta kosmetikaren alorretarako. SCALEk balio handiko 100 tona osagai baino gehiago ekoitzi ahal izango ditu urtean.

SCALEk, ekonomia zirkularreko gure adituen laguntzarekin, erregai fosiletatik datozen produktuak produktu biooinarrituekin ordezkatzeak dakartzan ingurumen-onurak ebaluatuko ditu. Instalazioaren diseinuan, gainera, jasangarritasun-irizpideak aplikatuko dira, energia berriztagarriak integratuz eta CO2-emisioak murriztuz ura eta energia oso eraginkortasun handiarekin erabiltzeko.

EBk osagai natural inportatuekiko duen mendekotasun handia murrizten lagunduko du SCALEk, bai eta Europako helburu klimatikoak lortzen ere.

Informazio gehiago

BBI JU Logo_official-short             BIC logo - high res            H2020 300ppp
SCALEk Bio Based Industries Joint Undertaking-en finantziazioa lortu du, Europar Batasuneko H2020 ikerketa- eta berrikuntza-programaren barnean, 101023593 zenbakiko dirulaguntza-akordioari esker. Europar Batasuneko H2020 ikerketa- eta berrikuntza-programak eta Bio Based Industries Consortium-ek babesten dute JUa.