Berria

Espainiak munduko lider izaten jarraitzen du itsas energia eoliko flotatzailean

2022ko martxoaren 31a
Nautilus

«Itsas Foro Eolikoak itsas energia eolikoa babesten du, irizten baitio aukera paregabea dela deskarbonizazioa eta garapen ekonomikoa sustatzeko»

Itsas energia eolikoa hedatzen laguntzen dugu Espainian, hazkunde industrial eta ekonomikorako aukera gisa

Enpresa Eolikoen Elkarteak eta Espainian energia eolikoaren alorrean diharduten enpresa ugarik Itsas Foro Eolikoa abiarazi dute. Haren helburu nagusietako bat da aurrera egitea itsas energia eoliko flotatzailea garatzeko bidean.

Espainian itsas energia eolikoa garatzearen aldeko Adierazpena 170 enpresak baino gehiagok sinatu dute, eta haren xedea da, batetik, Espainian itsas energia eolikoaren garapena sustatzea, eta, bestetik, lege-esparru baten garapena bizkortzeko premia transmititzea, Espainiak lider izaten jarrai dezan itsas energia eoliko flotatzailean.

TECNALIAk bat egin du akordioa sinatu duten gainerakoekin, irizten baitio itsas energia eolikoa aukera paregabea eta bikaina dela Espainiarentzat, bai kostaldeko eremuetan enplegua sortzeko eta garapen ekonomiko eta soziala bultzatzeko, bai industrian eta I+G+Ban herrialde gisa posizionatzeko.

Industriarekin lankidetzan garaturiko soluzio teknologikoak eskaintzen ditugu, energia eolikoa eskuratzeko kostuak murrizteko balio-kate osoan: offshore sistemetarako soluzioak, energia sare adimendunetan integratzeko eta energia biltegiratzeko soluzioak, eragiketa eta mantentze-lanetarako eta prozesuak hobetzeko digitalizazioa, material berritzaileak, eta energia eolikoaren industrian ekonomia zirkularra bultzatzeko soluzioak.

Deskarbonizazioa, energia eolikoa eta energia eoliko flotatzailea

Parisko Akordioan zehazturiko helburuak betetzeko –hau da, energia berriztagarriek pisu handiagoa izan dezaten mix energetikoan–, itsas energia eolikoak 228 GW-eko potentzia izan beharko du munduan 2030ean, eta 2050ean, berriz, 1.000 GW-ekoa. 2040an, itsas energia eolikoak emango du Europako sorkuntza eolikoaren erdia.

Espainiako kostaldea 7.661 km luze da. Hedadura horri esker, Espainiak badu aukerarik itsas zabaleko haizea aprobetxatzeko. Kontuan izanik gure kostaldeak sakonera handiko hondoak dituela, flotatzailea da itsas energia eolikorako teknologiarik egokiena. Teknologia horrek proiektu erakusle ugari ditu. Dagoeneko ari dira garatzen lehenbiziko parke komertzialak Espainian.