Berria

Etorkizuneko erronkak eta ekintzak aurkeztu ditugu 2030eko Siderurgiaren liburu zurian

2020ko otsailaren 28a

Sektorean kezka-iturri dira, besteak beste, lehengaien kostuaren igoera, instalatutako gehiegizko ahalmena, energia-kostu gero eta handiagoa eta erregulazio berriak, eta kezka horiei aurre egin behar zaie

Burdingintza-sektoreko 17 enpresa eta erakundek sektorearen erronkak definitu, zehaztu eta landu zituzten, 2019aren amaieran, TECNALIAk antolatutako jardunaldian.

Erronka horiek definitu eta adostu ondoren, hainbat lantalde eratu ziren, erronka horiei aurre egiteko ekintzak zehaztu eta martxan jartzeko.

Burdingintza-sektoreko enpresa eta erakunde hauek hartu zuten parte lantaldeetan: ACERINOX, ARCELORMITTAL, CELSA GROUP, GSW, NERVACERO, OLARRA, PRODUCTOS TUBULARES, SIDENOR, TUBACEX eta TUBOS REUNIDOS, altzairuaren sektorekoak; ARATUBO, CIE AUTOMOTIVE, TATA STEEL eta VICINAY, altzairuaren prozesatzaileak; PLATEA, SIDEREX eta UNESID elkarteak, eta zenbait hornidura- eta zerbitzu-enpresa eta I+Gko zentro batzuk.

Lan horren emaitza izan da jardunaldiari buruzko liburu zuria. Liburu horretan, etorkizuneko erronkak eta haiekin lotutako ekintzak jasotzeaz gain, liburuaren atal bakoitzari buruz TECNALIAko adituek egindako balorazioa ere jaso da: 

  • Ingurumena: Aritz Alonso, Ekonomia Zirkularreko plataformaren arduraduna
  • Produktuak eta prozesuak: Teresa Gutierrez, aditua siderurgiaren sektorean teknologia digitalak ezartzen
  • Trebakuntza, gaitzea: Iñaki Pérez, aditua berrikuntza teknologikoko taldeen kudeaketan
  • Serbitizazioa: Roberto Gutierrez, aditua industriarako zerbitzu aurreratuak sortzen
  • Elkarlana handitzea: Borja Peña, Siderurgiako Plataformaren arduraduna 

Argibide gehiago

Siderurgiaren liburu zuria jaso nahi baduzu, bidali mezu elektroniko bat industria@tecnalia.com helbidera, eta doan bidaliko dizugu.