Berria

Euskal Autonomia Erkidegoan, trengintzako hondakinei bigarren bizitza bat emateko trengintza-produktuak baliozkotzeko probak egiten hasi dira

2021ko uztailaren 29a
Se inician las pruebas del proyecto BIRBALAS en el País Vasco

Altzairutegietatik eratorritako burdingintza-agregakin balorizatua trenbide-balasto eta -azpibalasto gisa erabiltzeak zer bideragarritasun tekniko eta zer merkatu-bideragarritasun dituen aztertuko da proiektuan

Sidenor, Elinfe, SAITEC eta COMSA, TECNALIArekin lankidetzan, BIRBALAS proiektuaren probak egiten hasi dira EUSKAL TRENBIDE SAREA euskal erakunde publikoak Bizkaian kudeatzen duen trenbide-sarearen zati batean, Derioko udalerrian.

Ekimen honetan, arku elektrikoko labeko altzairutegian balorizaturiko agregakin siderurgiko abiatuta egindako trenbideko balasto eta azpibalasto produktuak garatu eta baliozkotu nahi dira, industria horretako hondakinei (Euskal Autonomia Erkidegoan, 400.000 tona urtean) bigarren bizitza bat eman ahal izateko.

BIRBALASen helburua da aztertzea produktu horrek trengintza-sektorean erabiltzeko zer bideragarritasun tekniko eta zer merkatu-bideragarritasun duen, kontuan hartuta haren jasangarritasun- eta ingurumen-espezifikazioek balastoaren mantentze-lan prebentiboaren kudeaketa adimentsua sustatu behar dutela eta balasto tradizionala ordezkatzeko material berriak sortu behar direla.

Informazio gehiago