Klima-aldaketara egokitzeko gure taldeak aktiboki hartu du parte klima-aldaketaren eta aldaketa horretara egokitzearen erronkan
IHOBEk sustatutako eta teknikoki TECNALIAk gidatutako Klimatek programako Acción LURRADAPT ekimenaren bidez, ekarpen garrantzitsuak bideratu dira Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetara (LAG). Epaimahaiak bereziki baloratu du Hiri Agenda 2030ekin bat etortzea eta “gaur egun bereziki egokiak diren joerak” sartzea, hala nola hiri-birgaitzea, azpiegitura berdea eta paisaia, klima-aldaketaren erronka eta inklusibitatea.
ACCION LURRADAPTek lagundu egin du hausnarketa-prozesu sakon bat egiten ezagutza zientifikoan oinarrituta. Hari esker, euskal administrazio publikoa aitzindari, arduratsu, eredugarri eta erreferentzia gisa kokatu da klima-aldaketaren arloan. Halaber, lurralde-antolamendua funtsezko elementu gisa aukeratu du Klima 2050 Estrategia hedatzeko.
Klima-aldaketara egokitzea gidalerroetan txertatzea
Euskal Autonomia Erkidegoa aitzindari jarri da, hala estatuan nola Europako testuinguruan, klima-aldaketara egokitzea txertatzeari dagokionez, eskala anitzeko eta zeharkako perspektibarekin, bere LAGetako berrikuspenean.
Aipatutako LAG horiek Euskadiren lurralde-estrategia definitzen dute, hierarkia apalagoko antolamendu integratu eta sektorialeko tresnak formulatzeko. Horrek ondorioak ditu hirigintza-plangintzan, eta eragina du, zeharka, beste politika sektorial batzuetan, hala nola landa-garapenean, larrialdietan edo osasunean.
Informazio gehiago