Berria

Fotovoltaikoa eraikin eta azpiegituretan integratzea bultzatzen dugu

2024ko apirilaren 8a
Integración fotovoltaica en edificios e infraestructuras

"Proiektua baliagarria izango da EAEko zenbait enpresa gaitu daitezen elementu fotovoltaikoak eraikuntza-sektoreetan integratzearen arloan"

MULTI-PV ekimenak, TECNALIA buru duela, funtzio anitzeko modulu eta -sistema fotovoltaikoak eraikin eta azpiegituretan integratzea sustatuko du.

Ekimenak helburu du funtzio anitzeko modulu eta sistema fotovoltaikokoak eraikin eta azpiegituretan integratzeko teknologia aurreratuak sortzea. Sistema fotovoltaiko integratuen markatuari hazkunde handia aurreikusten zaio gaur egun, baina erronka handiak ditu kostuari, estetikari, mantentze-lanei, energia-efizientziari eta iraunkortasunari dagokienez.

Gaur egun, ez zaie probetxurik ateratzen eraikinetan zein azpiegituretan eguzkitan dauden hainbat azalera handiri, eta horiek ustia litezke, dauden arazoak konpontzeko soluzio espezifikoak egonez gero. Aurreikusten da eraikinetan eta azpiegituretan integratutako teknologia fotovoltaikoak aurrera egitea, eskala handiko instalazioekin alderatuta.

Ekimen honetan gauzatuko diren garapenak

Zenbait azpimultzo fabrikatuko dira, eta modu independentean monitorizatuko dira ingurune kontrolatuetan, aplikazio hauetan:

  • Geometria konplexuko sabai-leiho fotovoltaikoak, Lanik-en instalazioetan.
  • Fatxada fotovoltaiko aireztatuak eta beste fatxada berezi batzuk, TECNALIAren Kubik eraikin esperimentalean.
  • Markesina fotovoltaikoa, hiri- eta trenbide-inguruneetan.
  • Kanpoko igogailuetarako inguratzaile fotovoltaikoa.
  • Errepideetako tunel energetikoki autosufizienteetarako egitura-sistema fotovoltaiko prefabrikatuak.

TECNALIAren eginkizuna

Koordinatzaile tekniko jarduteaz gain, honako hauetan ere hartzen du parte TECNALIAk: beira fotovoltaikoaren fabrikazio malgu eta automatizatua, fabrikazio-prozesu digital optimizatu eta integratu baten garapena eta koloretako beira fotovoltaikoen garapena, beiraren eta xaflen gaineko inprimaketaren teknologien bidez. Halaber, modulu fotovoltaiko arinak eta konposite-filma garatuko dira, bai eta konposite fotovoltaikorako estaldurak ere.

MULTI-PVko partaideak

Sektore hauetako zenbait enpresak eta erakundek dihardute elkarlanean MULTI-PV ekimenean: modulu fotovoltaikoak fabrikatzeko materialen hornitzaileak(Innomat eta Mondragón Assembly), sistema fotovoltaiko integratuen fabrikatzaileak (K2Glass, Izpitek eta Umetal), sistema fotovoltaiko integratuko soluzioen integratzaileak (Lanik, Teusa, Krean, Trameinsa eta Uxama) eta azken erabiltzaile publiko eta pribatu potentzialak (Baskonia Alavés, ETS-RFV eta Bizkaiko Foru Aldundia). Proiektuak TECNALIA eta KONIKER ditu kide teknologiko.

**Proiektu honek Eusko Jaurlaritzaren HAZITEK programaren finantzaketa jaso du.