Berria

Gaixotasun metaboliko eta patologikoen prebentzioa, diagnostikoa eta tratamendua lantzen ari gara

2021ko abuztuaren 11a
Nos involucramos en la prevención, diagnóstico y tratamiento de enfermedades metabólicas y patológicas

SUPREME ekimenean, tresna genetikoak eta elikagaiak garatuko dira, diagnostiko goiztiarra eta esku-hartze nutrizional pertsonalizatua ahalbidetzeko.

SUPREME ekimenaren helburua da Euskadi, epe ertainean, abangoardian kokatzea gaixotasun ez-kutsakorrak prebenitzen (diabetesa eta bihotz-gaixotasunak, besteak beste), eta gaixotasun horien intzidentzia murriztea narriadura kognitiboa duten adineko pertsonengan, esku hartzeko tresnen eta elikagai berrien bidez.

Proiektua aukera bikaina da Euskadiko biozientzien sektorearen hazkundea eta elikagai-industriaren garapena bultzatzeko. Osasunak lehentasuna du gizartearentzat, eta, beraz, prebentzioa funtsezkoa da, gaur egun ditugun gizarte- eta osasun-sistemen bideragarritasunari eusteko.

Biztanleria zahartzeak diziplina anitzeko erronkak dakartza, herritarrak luzaroago eta bizi-kalitate hobearekin bizi daitezen, herrialdearen, lurraldearen eta udalerriaren garapenean integratuak dauden zahartze aktibo, positibo eta osasungarriko ereduen bidez.