Berria

Garita Automotiverekin batera, automobiletarako pieza % 20 arinagoak egitea lortu dugu

2019ko abenduaren 16a

Hirugarren belaunaldiko altzairuak erabiltzen dira, gogortasun eta erresistentzia handikoak

Merkatuan 3G altzairuak, hirugarren belaunaldikoak, agertu direla baliatuz, ibilgailu arinagoak sortzeko negozio-lerro berri bat sortu dugu Garita Automotiverekin elkarlanean.

Azken bi urteetan, altzairu berri horiekin pieza estanpatuak eta azpimultzo soldatuak seriean fabrikatzeko behar den ezagutza lortzeko lan egin dugu. Izan ere, ibilgailu-fabrikatzaile handiek hirugarren belaunaldiko altzairuzko piezak eskatuko dituzte ibilgailu arinagoak ekoizteko, bai orain eta bai etorkizunean.

Pieza horiek gaur egun erabiltzen direnek baino ezaugarri mekaniko hobeak dituzte, eta, horri esker, gaur egun erabiltzen direnak baino askoz txapa meheagoak erabiltzeko aukera emango dute, eta kostu lehiakorretan.

Garapen horri esker, hirugarren belaunaldiko altzairuetan estanpatutako pieza-multzoak estanpazio bidez nahiz soldatze bidez ekoizteko gai da gaur egun Garita Automotive. Automobilgintzari bere erronka handienetako bat lortzen lagunduko dio horrek: ibilgailu arinagoak egitea.