Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Herritarrek ahalmena dute etorkizun jasangarriagorako prozesua bizkortzeko
GRETA (Energia Berderako Trantsiziorako Ekintzak) ekimenak ezagutza berriak eskaintzen ditu jakiteko nola har dezaketen parte herritarrek banaka energia garbirako trantsizioan. 2050erako, Europar Batasuneko etxe gehienek energia jasangarriko ekintzetan parte hartu ahal izango dute, hala nola tokian-tokian energia aurrezten edo elektrizitate berdea ekoizten eta metatzen.
Herritartasun energetikoak esan nahi du herritarrek aktiboki parte hartzen dutela energia-sistemetan. GRETA ikerketa-ekimenak helburu du ulertzea nola har dezaketen parte herritarrek aktiboki energia garbietarako trantsizioan. Ikertzaileen ustez, etorkizun jasangarriagorako prozesua bizkortzeko ahalmena dute herritarrek. Europar Batasunaren legeria berriak teoria hori babesten du: legeri horri esker, etxeek eta komunitateek beren energia ekoitzi, metatu eta sal dezakete.
Trantsizio energetikoaren alderdi sozialen azterketa
Hala ere, gutxi ezagutzen da herritarrek “herritartasun energetikoan” parte hartzeko dituzten motibazioak eta borondatea bideratzen dituzten prozesu konplexuei buruz, edo parte-hartze hori eragozten duten oztopoei buruz.
“Herritartasun energetikoa dimentsio anitzekoa da. Oso ondo ulertu behar da nola jarduten duten pertsonek eta zer informazio behar duten horretarako. Nazioarteko gure partzuergoak etorkizunari begirako ezagutza berria sortzen du, eta gune bat ere sortu du herritartasun energetikoari buruz zenbait mailatan eztabaidatzeko, norbanakoaren mailatik politikaren mailaraino. Halaber, herritarrek, komunitateek eta arduradun politikoek erabaki informatuak eta bideragarriak har ditzaten lagunduko dugu. Trantsizio energetikoa guztion kontua da”, adierazi du Helinä Melkas GRETA proiektuaren koordinatzaileak.
TECNALIAk GRETAko modelizazio-lana zuzentzen du
GRETAk ezagutza berriak eskainiko ditu herritartasun energetikoa bultzatzen duten eta hari eragiten dioten faktoreei buruz. Halaber, gidalerro multzo oso bat sortuko du arduradun politikoek behar diren tresnak izan ditzaten Europan eta nazioartean herritartasun energetikoa sustatzeko.
Gure zentroa buru da modelizazio-esparruak definitzen eta tokian-tokian energiarekin lotutako ereduak garatzen. Orobat, Donostiako UR BEROAko energia-komunitateko pilotuaren buru gara. Bizilagunek berek osatzen duten kooperatiba horrek ur beroa eta berokuntza komunitarioa ematen dizkie kideei, eta soluzio eta teknologia energetiko garbiago eta efizienteagoetarantz bilakatuz joan da: fuel-olioa erabiltzen zuen hiri-berokuntzako sistema batetik, teknologia energetiko garbiagoetara, hala nola biomasa-galdarara. Bilakaera hori GRETAn aztertuko da, herritartasun energetikoa hobeto ulertzeko.
GRETA proiektuaren bost helburuak
Informazio gehiagorako
Proiektua LUT Unibertsitateak (Finlandia) koordinatzen du. Ofizialki 2021eko maiatzaren 7an abiatu zen, eta erakunde hauetako nazioarteko adituen talde batek parte hartzen du: TNO (Herbehereak), Boloniako Unibertsitatea (Italia), Fraunhofer ISI (Alemania), Virtual Power Solutions (Portugal), TECNALIA (Espainia), GESIS (Alemania) eta Kaskas Media (Finlandia). GRETA proiektuak Europar Batasunaren ikerketako eta berrikuntzako Horizon 2020 programaren finantziazioa jaso du, 101022317 zenbakiko dirulaguntza-hitzarmenaren bidez.
Harremanetarako