Berria

H2SITE enpresa da, Intelectiumen arabera, cleantech sektoreko erreferentziako konpainietako bat

2021ko uztailaren 6a
H2SITE

Purutasun handiko hidrogenoa in situ eta era ekonomikoki bideragarrian ekoizteko soluzioak ematea du helburu.

Espainiako startup eta ETE-en finantzaketen aholkulari den Inteleciumen arabera, cleantech sektorea (hau da, ingurumenean eragin positiboa izateko teknologia berriak erabiltzen dituzten enpresen sektorea) iraultzen ari diren 12 enpresa berritzaileetako bat da H2SITE, TECNALIAren partaidetza duen enpresa.

H2SITE Bizkaian dago; oinarri teknologikoko enpresa berri bat da, eta hasieratik izan du Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza. H2SITEren jardueraren ardatza hau da: hidrogenoa eskala txiki eta ertainean sortzea, purutasun handian eta kostu txikian, mintzeko erreaktore katalitikoen bidez. TECNALIAren, ENGIE enpresa frantziarraren, Eindhoveneko Unibertsitatearen (TUe) eta TECNALIA Ventures deep tech builderraren arteko lankidetzatik sortu zen.

Cleantech sektoreko startupak askotariko gaietara bideratuak daude. Efizientzia energetikoa hobetuz ingurumen-inpaktu negatiboak murrizten ditu enpresa-sektore horrek, eta, horretarako, ekonomia zirkularra, mugikortasun jasangarria eta hiri adimendunak sustatzen ditu, besteak beste.

Intelectiumen ustez, hauek dira energia garbien arloko proiektu iraultzaileenetako batzuk, H2SITEz gain: Starke energy, FlexiDAO, Alter5, Bechained, Solum, Bioo, Lupa, Llewo, Bioengas, Ampere energy eta Wattabit.