Gure lankide Ekain Fernándezek hidrogeno berdea ekoizteko teknologiak garatzeko H2BASQUE ekimenaren berri eman du
Azaroaren 19an egin zen Euskadiko Hidrogenoaren Foro Sektorialaren bilera, Energia Klusterrak antolatuta. Ekitaldia Bilbao Exhibition Centerren (BEC) egin zen, eta Euskadiko 150 enpresa, zentro teknologiko eta unibertsitate baino gehiago izan ziren.
Ekain Fernández TECNALIAko hidrogeno-teknologien arduradunak elektrolizatzaileak garatzeko eta eskalatzeko erronkak eta aukerak aurkeztu zituen, Hidrogenoaren Zentro Nazionaleko kide Francisco Javier Sánchezekin batera.
Era berean, Ekainek Elkartek H2BASQUE proiektuaren berri eman zuen, zeina TECNALIAk koordinatzen baitu helburutzat harturik hidrogeno berdea sortzeko teknologia berritzaileak garatzea. Tubacex Innovación, Cidetec, CIC Energigune, EHU, Tekniker, Petronor Innovación eta Energia Klusterra ere ari dira parte hartzen proiektu horretan.
Informazio gehiago
H2BASQUE Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak finantzatzen du, Elkartek 2021 programaren bidez.