Berria

Zibersegurtasunari eta sare elektrikoei buruzko jardunaldi bat antolatu dugu Madrilen

2024ko abenduaren 3a
Jornada ciberseguridad en redes eléctricas

Topaketan, zibersegurtasuna eta ziberjasangarritasuna jorratu dira, besteak beste

TECNALIAk sare elektrikoetako zibersegurtasunaren erronkei eta joerei buruzko jardunaldi bat antolatu du Madrilen

Zibersegurtasunaren eta sare elektrikoen arloko adituak bildu dira Madrilen antolatu dugun jardunaldi batean. Ekitaldian, babes-jardunbide eta -estrategia onenei buruzko ezagutzak landu eta partekatu dira eta guztiz bete da edukiera.

Topaketan gai hauek jorratu dira:

  • Hornikuntza-kateko zibersegurtasuna, funtsezko alderdia baita azpiegitura elektrikoen osotasuna eta segurtasuna bermatzeko.
  • Ziberjasangarritasunaren kontzeptua, funtsezko estrategia baita sektore elektrikoa epe luzera babesteko.

Beste puntu nabarmen bat izan da software bidez definitutako azpiestazioetako gaur egungo eta etorkizuneko erronkak zehaztea, etengabe eboluzionatzen ari den arlo bat baita eta soluzio berritzaileak eta egokitzaileak behar baititu.

Industriaren funtsezko ordezkariak

Itzal handiko zenbait adituk parte hartu dute ekitaldian: Marta Solaz ( i-DE —Iberdrola—), José Valiente Pérez (CCI —Centro de Ciberseguridad Industrial—), Sara Lázaro Alonso (Elewit), Mario Castro Fernández (Red Eléctrica de España), Imanol García (Ingeteam), Miguel Ángel Sánchez Rodríguez (Arteche) eta Maciej Goraj (Siemens). Beren hitzaldiek ezagutza eta ikuspegi baliotsuak ekarri dituzte, eta eztabaida aberastu eta ideia-trukea sustatu dute.

TECNALIAren aldetik, Marta Castrok, Digital Labseko zuzendariak, hasiera eman dio ekitaldiari, eta Iñaki Angulok, Sareetako Proiektu eta Sistema Energetikoko kudeatzaileak, moderatu du azpiegitura elektrikoak babesteko erronkei eta soluzioei buruzko mahai-ingurua.

Jardunaldiak arrakasta handia izan du, eta sare elektrikoetarako zibersegurtasunaren arloan lankidetzak eta berrikuntzak duten garrantzia nabarmentzeko balio izan du.