Berria
Waterbone elkartearen bidez itsas jasangarritasuna bultzatzen dugu
Berria
Ekain Fernández TECNALIAko ikertzaileak gai hauek landu ditu: karbono gutxiko hidrogenoa sortzea, banaketa-azpiegiturak egokitzea, eta prozesu eta sistemak azken erabilerarako egokitzea
Hidrogeno berdearen papera funtsezkoa da trantsizio energetikoan Energia berriztagarrietatik dator, eta alor eta sektore asko deskarbonizatzeko balio du: industria kimikoa (lehengaia da); karbono dioxidoa aireratzen duten industria-sektoreak (altzairutegiak, findegiak, zementu-fabrikak); garraioa eta mugikortasuna; bizilekuak eta hirugarren sektorea; eta energia masiboki garraiatu eta epe luzean metatzeko, besteak beste.
TECNALIAn, hidrogenoaren erronka handiei aurre egiteko soluzio teknologikoak garatzen ditugu: Karbono gutxiko (low carbon) hidrogenoa eskala handian eta kostu lehiakorrean sortzea; garraio- eta banaketa-azpiegiturak egokitzea; prozesuak eta sistemak azken erabilerarako egokitzea.
Hidrogenoaren Zentro Nazionalarekin dugun aliantza sendotu egin dugu, hidrogenoaren balio-kate osoan teknologia giltzarri berriak garatzeko. Aliantza horretan, alor hauek sustatzen ditugu: hidrogeno garbiaren sorkuntza, hidrogenoa garraiatzeko azpiegitura berriak martxan jartzea eta hidrogenoa erabili ahal izateko prozesu berriak.
Ekimenak
Hidrogenoaren Agenda
Ekain Fernández izango da “Hidrogenoaren Agenda” ekitaldiaren moderatzailea. TECNALIAko Hidrogenoen Teknologien arduraduna da, Hidrogenoaren Banaketako batzorde teknikoaren koordinatzailea eta Hydrogen Europe Research ikerketako batzorde exekutiboko kidea. Hidrogenoaren bide-orria azalduko digu Jose Luis Cabo Sánchezek (Trantsizio Ekologikoko eta Erronka Demografikoko Ministerioa).
Han izango dira gurekin Javier Brey AeH2 Hidrogenoaren Espainiako Elkarteko lehendakaria eta Fernando Palacín Hidrogenoaren Teknologia Berrien Garapenerako Aragoiko Fundazioaren zuzendari nagusia ere.
Informazio gehiago
Analisten arabera, munduko energia-eskaeraren % 24 hidrogenoarekin ase beharko litzateke 2050. urterako (urtean 630.000 milioi euro inguruko salmentak), eta helburu hori lortzen laguntzeko gure aletxoa jarri nahi dugu horrela.