Berria

Hiri-hondakin solidoen balorizazio eraginkorra

2023ko urriaren 6a
Residuos sólidos urbanos

“HAZITEK RSU4HOM ekimenaren helburua da hiri-hondakin solidoak erraustean sortutako zepak balorizatuz eraikuntza-material berriak garatzea”

HAZITEK RSU4HOM proiektuak aurten ere berritu du Zubietan, CMG-1 instalazioan, sortutako hiri-hondakin solidoen balorizazio eraginkorraren aldeko apustua

TECNALIAk, bigarren urtez jarraian, ZTBESko eragile gisa parte hartu du proiektu honetan; proiektuaren helburua da hiri-hondakin solidoak (HHS) erraustean sortutako zepak balorizatuz eraikuntza-material berriak garatzea. Horrekin, lagundu egiten da halako zepak zabortegian uzteak sortzen duen ingurumen-inpaktua murrizten. Eta, aldi berean, material berriak sortzen dira, hala nola hormigoirako agregakinak, morteroak eta hormigoi prefabrikatuzko elementuak.

Partzuergoa, FCC buru dela, hauek osatzen dute: FCC Medio Ambiente, Ederra Morteros y Revocos, Kobeka Harrobiak eta Prefabricados Leceaga. T.

TECNALIAk zementu-materialak karakterizatzen hartzen du parte

TECNALIAko Eraikuntzako materialen laborategiaren egiteko nagusia material berri horien prestazioak ebaluatzeko prototipoak karakterizatzea da, fabrikatzaile eta erabiltzaile guztiek berme osoa izan dezaten materialok merkaturatzean. Horretarako, partzuergoaren eskura jartzen ditu alor horretan ibilbide luzea eta esperientzia zabala duen lantalde bat eta ekipamendu teknikoa.