Berria

Hiriko aire-zirkulazioaren alde egin dugu, hiri jasangarriagoetan bizitzeko

2021ko otsailaren 19a
Transformación de la movilidad urban MOVILIDAD AEREA EN ENTORNOS URBANOS

AMU-LED ekimenak erakusten du hiri-inguruneetan era guztietako operazioak segurtasunez egin daitezkeela droneekin

AMU-LED ekimeneko jakintza-alor anitzeko lantaldearen parte da TECNALIA. Talde horretan, alor askotako adituak daude: aire-trafikoko soluzioak, simulazioa, droneekiko operazioak, ikerketako zentro teknologikoak, erakunde legegileak, probetan adituak eta erakusleak.

AMU-LEDek hainbat ariketa konbinatuko ditu: bidaiariak aireko taxietan garraiatzea, salgaiak garraiatzea, ondasunak entregatzea, zaintza poliziala eta larrialdi-zerbitzuei laguntzea. Erakustaldiak 2022. urtean egingo dira, Europako hiru herrialdetan: Espainia, Erresuma Batua eta Herbehereak.

Hegaldi-probak prestatzen ari gara

Ariketen aurreikuspenean, 100 hegaldi-ordu, gidatu gabeko aireko sistema batzuk eta zenbait egoera, erabilera eta aplikazio sartu dira. Lan hauek egingo ditugu: aireko taxia, karga-garraioa, ondasun eta ekipamendu medikoak entregatzea, azpiegituren ikuskatzea, zaintza poliziala eta larrialdi-zerbitzuei laguntzea.

Proba erreal eta simulazioen bidez, aireko mugikortasunaren ondorioz errepideko zirkulazioa arintzeak dituen onurak aztertuko eta frogatuko dira, eta, orobat, pertsonen eta ondasunen garraioko hobekuntzak, ibilbidea egiteko behar den denboren murrizketa eta malgutasuna, eta poluzioaren eta trafiko-istripuen gutxitzea.

Aire-zirkulazioaren kudeaketaren bilakaera

Probetan lortutako datuei esker, AMU-LEDek oso informazio baliagarria eman ahal izango die agintari araugileei, hala nola EASAri, eta hiriko aireko mugikortasunaren alorreko legeak eta erregulazioak garatzen eta ezartzen lagunduko zaie.

Proiektuan, Europako eta Estatu Batuetako 17 konpainia eta instituziok hartzen dute parte; besteak beste, hauek: TECNALIA, Airbus, AirHub, Altitude Angel, ANRA Technologies, Boeing Research & Technology-Europe, FADA-CATEC, Cranfield Unibertsitatea, EHang, ENAIRE, Gemeente Amsterdam, INECO, ITG, Jeppesen, NLR eta Space53. Everis da partzuergoaren burua.

AMU-LED Europar Batasuneko H2020ko proiektu bat da, eta SESAR Joint Undertaking (grant agreement No 101017702) ekimenaren barruan dago. SESARen helburua da Europako aireko trafikoaren kudeaketa modernizatzen dela bermatzea, eta hiriko aireko mugikortasuna (UAM - Urban Air Mobility) funtsezkoa da prozesu horretan.

Hiriko aire-zirkulazioaren alde egin dugu, hiri jasangarriagoetan bizitzeko