Berria

Hiriko Ingurumen Osasuneko gure laborategiak hizlari gonbidatu gisa parte hartu du Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak antolatutako ikastaroan.

2021ko azaroaren 3a
Nuestro laboratorio de Sanidad Ambiental Urbana participa como ponente invitado en el curso organizado por la Agencia Española del Medicamento y Productos Sanitarios

AEMPSrentzako aholkulari-lanak egingo ditugu gure jarduerarekin zerikusia duten gai guztietarako

Hiriko Ingurumen Osasuneko laborategiak hizlari gonbidatu gisa parte hartu zuen urriaren zazpian “CLP sailkapena norberaren zainketako produktuetan eta biozidetan, eraginkortasunaren ebaluazioa eta bioziden alderdi entomologikoak” ikastaroan. Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak (AEMPS) antolatu zuen ikastaroa, kosmetika-produktuen, bioziden eta norberaren zainketako produktuen arloko langileen prestakuntza handitzeko.

Hiru orduko iraupena izan zuten aurkezpenek, eta gai hauei buruzkoak izan ziren: gizakiek erabiltzeko produktu uxagarrien eraginkortasuna ebaluatzea (TP 19), medikuntzan eta albaitaritzan garrantzia duten artropodo hematofagoen aurrean (eltxoak, kaparrak, zimitzak eta arkakusoak), eta produktu pedikuliziden eraginkortasuna ebaluatzea (buruko zorrien kontrakoak).

Ikastaroa probetxugarria izan zen ikasleentzat, han ezagutu baitzuten Europako jarraibideen eskakizunen eguneratzea, ECHAren (European Chemicals Agency) Technical Guidance on the Biocidal Products Regulation Volume II Efficacy - Assessment and Evaluation (Parts B+C) gida berriaren zirriborroaren arabera (3.1 bertsioa, 2021eko martxokoa), zeinaren zirriborroan laborategiak parte hartu baitu. Urte honen amaieran argitaratzekoa da.

Bibliografia zientifikoa eta erregulazio-eskakizun berriak

Bibliografia zientifikoa eta produktu horiek merkaturatzeko baimena emateko erregulazio-eskakizun berriak eguneratzea, laborategian egiten ditugun saiakuntzen irudiekin eta bideoekin batera, gustukoa izan zuen Agentziak.

AEMPSrentzako aholkularilanak egingo ditugu gure jarduerarekin zerikusia duten gai guztietarako.