Berria

Hondakinak bereizi eta sailkatzen dituen robot adimendun bat garatu dugu

2024ko urriaren 24a
clasificacion-robotizada-residuos

"Itsas hondakinetatik berreskura daitezkeen plastikoak, kartoiak eta metalak identifikatzen dituen pertzepzioko eta adimen artifizialeko sistema batek kontrolatzen du Sorting Robot"

Robot adimendun bat garatu dugu, hondakinak material-motaren arabera sailkatu eta bereizteko eta birziklatu ahal izateko

Hondakinak material-motaren arabera sailkatu eta bereizteko gai den robot berritzaile bat garatu dugu; aurrerapausoa da birziklatze-prozesuak hobetzeko. Robot-sistema horrek adimen artifizial aurreratua erabiltzen du material-motak identifikatzeko, hala nola plastikoak, metalak eta kartoia, besteak beste. Robotak material birziklagarriak berreskuratzea optimizatzen du, eta ingurumen-jasangarritasunari laguntzen dio.

Ozeanoen hondoko itsas hondakinak eta plastikoak

Robotikaren arloko gure ikerketa-ingeniariak MAELSTROM H2020 ekimenean aritu dira lanean azken urteotan, itsas hondakinak eta plastikoak kentzeko gure ozeanoen hondotik.

Proiektu horren barruan, Sorting Robot izeneko robota garatu da, zeina kontrolatzen baitu pertzepzioko eta adimen artifizialeko sistema batek, itsas hondakin horietatik berreskura daitezkeen plastikoak, kartoiak eta metalak identifikatzen dituena.

  • Sorting Robotek erakutsi du eraginkorra dela itsas hondakinak sailkatzen: SeabedCleaner urpeko robotaren bidez, plastikoak eta gainerako hondakinak bildu zituzten hondartzak garbitzeko lanetan Veneziako Sacca Fisolako kanalean.
  • NIR datu hiperespektralak eta 2D eta 3D ikusmena konbinatzen dituen adimen artifizialeko sistema baten bidez, Sorting Robotek pixelez pixeleko sailkapena egiten du. Gaur egun, robotak baliatzen duen adimen artifizialeko ereduak zuri-beltzean normalizatutako NIR datuetan oinarritutako pixelwise LDA sailkapen bat erabiltzen du. Horretaz gain, deep learning eredu bat garatu eta inplementatu da, 1D sare neuronal konboluzional bat (CNN) erabiliz.

Birziklapenerako eta jasangarritasunerako aplikazioak

Reconmatic eta Circuless proiektuetan, robotak eraikuntza-hondakinei heltzen die, eta igeltsua, plastikoa eta beste kutsatzaile batzuk kentzen ditu, kalitate handiagoko agregakin birziklatuak lortzeko.

Halaber, teknologia hori ehunak sailkatzeko ere hasi dira aplikatzen, zuntz-motaren eta kolorearen arabera bereizteko. Horrek aukera berriak zabaltzen ditu arropa eta beste ehun-produktu batzuk birziklatzeko.

Teknologia aurreratuaTeknologia aurreratua birziklatzearen zerbitzura

Aurrerapen hori, hondakinak bereizteko lagungarria izateaz gain, mugarri bat da ekonomia zirkularrean; izan ere, material birziklagarrien berreskurapena maximizatzen du, eta kutsadura murrizten laguntzen du. Hondakinak identifikatzeko eta sailkatzeko prozesua optimizatzen dituenez, Sorting Robotek ingurumen-jasangarritasuna eta baliabideen aprobetxamendu efizientea sustatzen ditu.