Berria
Prestazio handiko monitorizazioa industriarako
Berria
Enpresek I+G+Bren alde egiten dute produktuak eta prozesuak eraldatzeko eta hobetzeko elementu gisa
Eta, bestalde, burdingintza-industriak sortzen du mundu osoko emisioen % 7. Gainera, Estatu Batuek kanpoko altzairuari jarritako % 25eko mugaren ondorioz, EBra bideratu da beste herrialde batzuetan ekoitzitako altzairuaren zati handi bat.
Ziurgabetasuna da nagusi sektorean, automobilgintza-sektorearen motelaldiaren (Espainian altzairu gehien kontsumitzen duen bigarren sektorea da), energia-kostu handiaren eta ingurumen-araudien ondorioz.
Azaroaren 28an, sektoreko erronkei erantzuteko zer ekintza jarri behar diren martxan eztabaidatu genuen hainbat elkarte eta enpresatako ordezkariek: ACERINOX, ARCELORMITTAL, CELSA GROUP, GSW, NERVACERO, OLARRA, PRODUCTOS TUBULARES, SIDENOR, TUBACEX eta TUBOS REUNIDOS, altzairuaren sektorekoak; ARATUBO, CIE AUTOMOTIVE, TATA STEEL eta VICINAY, altzairuaren prozesatzaileak; PLATEA, SIDEREX eta UNESID elkarteak, eta zenbait zerbitzu-enpresa eta I+Gko enpresa.
Jardunaldiaren argazkiak ikusteko, sartu hemen: http://www.flickr.com/photos/tecnalia/albums/72157712026659721