Berria

Human Brain Project-en (HBP) Espainiako hub industrialaren lehendakariordea izango da TECNALIA

2019ko ekainaren 6a

Helburua da giza garuna ulertzea eta ezagutza enpresetara eramatea

Osasun arloko zuzendari Jesús Valero izango da Human Brain Project-en (HBP) Espainiako hub industrialaren lehendakariordea. Lehendakaria, berriz, Alfonso Beltrán García-Echániz izango da. Carlos III.a Osasun Institutuko aholkularia da bera, eta Osasunaren Berrikuntzarako eta Prospektibarako Espainiako Fundazioko zuzendari nagusia (FIPSE).

Europako Batasuneko FET Flagship proiektu bat da HBP. 2013ko urrian hasi zen, eta FP7 programaren finantziazioa du. Programa horren helburua da giza garuna ulertzea, Europaren lidergo zientifikoa erraztea eta sortutako jakintza enpresa-sektore interesdunari transferentzia, lehiakortasuna handitzeko.

Gaur egun atxikita dauden enpresa batzuek eta etorkizunean atxikiko direnek osatzen dute Spanish Hub for Innovation (SHI). Izan ere, SHI prozesu jarraitua da, eta prest dago neurozientzian, medikuntzan, IKTetan eta giza garunari aplikatutako beste ikerketa-eremu batzuetan I+Gko jarduerak egiten dituzten edo etorkizunean egin nahi dituzten erakunde pribatuak hartzeko.