Berria

Ibilgailu elektrikoen teknologien inguruko ezagutzaren transferentziaren saria

2022ko urtarrilaren 26a
sistemas-electronicos-embebidos-electronica-de-potencia-y-control

"ERASMUS+ programaren barruko Europako EUMOB proiektuak (Electric Urban Mobility) European Innovative Teaching Award 2021 saria jaso du"

Innovative Teaching Award ekimen bat da, irakasleek eta ikastetxeek batez ere hezkuntzaren eta trebakuntzaren arloan Europa mailako lankidetzaren testuinguruan egiten duten lana saritzen duena.

Ibilgailu elektriko eta hibridoen inguruko teknologiei buruzko ezagutza ikastetxeetara eramaten laguntzen du TECNALIAk, ekimenean parte hartzen duten ikastetxeak beren ikasleentzako prestakuntza-programa bat diseinatzeko eta garatzeko gai izan daitezen.

Irakaskuntza eta ikaskuntza erakargarriagoak eta inklusiboagoak

Proiektuan, gainera, alderdi berritzaile batzuk sartu dira, irakaskuntza eta ikaskuntza erakargarriagoak, parte-hartze handiagokoak eta inklusiboagoak izatea sustatzeko.

Sopuertako (Bizkaia) San Viator Lanbide Heziketako Ikastetxeak darama Electric Urban Mobility ekimenaren lidergoa. Lanbide-heziketako beste bi ikastetxe (ingelesez, vocational education deritzo lanbide-heziketari), Erresuma Batuko Bridgwater College eta Danimarkako Syddansk Erhvervsskole, ari dira parte hartzen proiektuan.