Berria

ICAE 2018 biltzarrak arrakastaz amaitu du hitzaldien deialdia

2017ko abenduaren 21a

Fatxadei buruzko nazioarteko biltzar honen zortzigarren edizioaren batzorde teknikoak dagoeneko aukeratu du zer hitzaldi emango diren ekainean Donostian

Arkitekturako Inguratzaileei buruzko Nazioarteko VIII. Biltzarrak (ICAE 2018) hitzaldi-proposamen (laburpen) ugari jaso ditu, 70 baino gehiago, eta ia erdien egileak europarrak dira. Batzorde Teknikoak, ebaluatu eta gero, 57 hitzaldi aukeratu ditu, biltzarraren lehenengo egunerako.

Halaber, lehenengo egunean, inguratzailearekin lotutako Europako proiektuen saio espezifikoak egingo dira, zenbait gai ukituz, hala nola material berriak, robotak erabiltzea fatxadak instalatzeko eta efizientzia energetikoa. FAECFk ere (Federation of the European Window and Curtain Wall Manufacturers Associations) parte hartuko du lehenengo egunean; saio espezifiko bat egingo du sortu zeneko 50. urteurrena ospatzeko.

Biltzarrean, inguratzaileen alorrean jarduera handia duten enpresa ugari izango dira, eta beren produktuak eta zerbitzuak erakusteko aukera izango dute. Hala, biltzarra negozioak egiteko eta tokiko merkatuan duten presentzia sendotzeko leku egokia izan daiteke.

Hori dela eta, gure webgunea bisitatzera gonbidatzen ditugu ICAE 2018ren babesle gisa parte-hartzea berretsi ez duten enpresa guztiak; gure webgunean, informazio xehea topatuko dute parte hartzeko dauden aukerei buruz eta fatxadei buruzko nazioarteko biltzarraren zortzigarren edizio honek eskaintzen dituen onurei buruz.

Dagoeneko eman daiteke izena biltzarrean, eta online egin daiteke biltzarraren webgunetik bertatik (www.icae2018.eu)

TECNALIAk antolatzen duen biltzar hau ekainaren 20tik 22ra egingo da Kursaal Biltzar Jauregian, Donostian, Asociación Española de Fabricantes de Fachadas (ASEFAVE) eta European Facade Network-en laguntzarekin.

ICAE Fachadas 4.0