Estrategia egoki bat ezartzeak negozio-aukera disruptiboak sortzen ditu, eta eragina du enpresen emaitza-kontuan
TECNALIA Venturesek eta FIRA Barcelonak antolatuta, teknologiaren transferentziari buruzko UNPRECEDENTED webinar-saila egin zen, Asier Rufino TECNALIA Ventureseko CEOa eta Sergio Bandinelli TECNALIA Ventureseko Negozio Garapeneko zuzendaria buru zirela. Webinar horietan, ikusi ahal izan genuen Deep Tech Venture Buildingeko eta Corporate Venturingeko estrategia behar bezala zabaltzeak elkarrekin erlazionatzen laguntzen diela eragile zientifiko eta teknikoei, korporazioei, startupei eta inbertitzaileei, enpresen emaitza-kontuan eragina duten negozio-aukera disruptiboak sustatzeko, eta, hala, gizartearen bizi-kalitatea hobetzeko.
Hizlari adituak izan ziren webinarretan:
- Begonya Perdiguero, ACCIÓko Kataluniako Gobernuko Ekintzailetza Teknologikoaren arduraduna
- Lluís Chico, NEOS Surgeryko CEOa
- Pol Hortal, The Collidereko Venture Builder Strategist
- Gema García, REPSOLeko Corporate Venturing eta Berrikuntza Irekiko gerente seniorra
- Emilio Martínez, ENAGASeko Berrikuntza Irekiko eta Corporate Venturingeko gerentea
- Joseba Sagastigorda, MONDRAGÓN CORPORATIONeko Negozio Garapeneko zuzendaria
- Manuel Martínez, FERROVIALeko Berrikuntza Irekiko zuzendari korporatiboa
Ikusi berriro webinarrak
Ezin izan bazara konektatu edo webinarrak berriro ikusi nahi badituzu, esteka hauetatik atzi ditzakezu bideoak:
- [BIDEOA] Deep Tech Venture Building, negozio-aukerak garatzeko tresna eraginkorra
- [BIDEOA] Corporate Venturing - Disrupziorako berrikuntza irekiko tresna
Informazio gehiago
FIRA Barcelonak Tech Transfer Forumen barruan antolatzen duen UNPRECEDENTED webinar-saileko ekitaldiak dira; webinar horien bidez, ekonomia zirkularrarekin, digitalizazioarekin eta teknologiaren transferentziarekin erlazionatutako eraldaketen erronkei buruzko informazioa eman nahi da.
Elkarrizketa industrial hauekin, sektoreak etorkizuneko erronkak gainditzearen inguruko soluzioak eta adibideak erakutsi nahi dira.