Digitalizazioak negozio bat hobetzen laguntzen du eta teknologia merkatura transferitzeko prozesuaren oinarriak elkarrekin lotzen ditu
Urtarrilaren 21ean, gure Deep Tech Venture Builder TECNALIA Ventures Ekintzaile Kluben, Online Talk bat egingo dugu. Saioa Igor Aristizabalek dinamizatuko du, TECNALIAn partaidetza duten enpresen kudeaketaren arduradunak. Hitzaldi honetan, Adrián Noguero Mucientes Go4IT Solutionseko CEOak eta Joseba Laka TECNALIAko IKTetako zuzendariak hartuko dute parte. Parte-hartzaileek azaldu dute digitalizazioak nola laguntzen duen negozio bat hobetzen, eta nola lortu den elkarrekin lotzea teknologia merkatura transferitzeko prozesuaren hiru oinarriak: gaitasun teknologikoak (minds), negozio-profila duten pertsonak (management) eta inbertitzaileak (money). Horren ondorioz, Go4IT Solutions sortu zen, TECNALIAren spin-off bat, herentzian jasotako sistemak modernizatzeko irtenbideak eskaintzen dituena, digitalizatu aurreko elementu gisa baliatzeko. Go4IT Solutions-en Online Talk-aren bideoa
Online Talk-era konektatu ezin izan bazinen eta digitalizazioak zure negozioa nola hobetu dezakeen jakin nahi baduzu, bete eskaera-inprimaki hau eta saioaren bideo osoa helaraziko dizugu.
Informazio gehiago
- Go4IT-i buruz
Go4IT softwarearen analisian eta sistema zaharrak beste sistema modernoago batzuetara aldatzean/bihurtzean oinarritzen da; teknologia zaharren bidez garatutako sistemekin egindako proiektuetan sortzen diren desbideratze eta arazo teknologikoek eragindako gainkostuak murrizten laguntzen du, eta ekipoen produktibitatea handitzen du.
- Adrián Noguerori buruz
Ingeniaritza elektrikoan, elektronikoan eta komunikazioetakoan doktorea da EHUn; hasieran, TECNALIAko IT Productivity ikerketa-taldean lan egin zuen, eta hamarkada bat baino gehiago darama produktibitate-tresnak garatzen herentzian jasotako sistemetarako: ereduen araberako ingeniaritzako tresnak, herentzian jasotako kodea automatikoki modernizatzeko proiektuak eta software-lantegiak. Gaur egun, TECNALIAren Go4IT Solutions spin-offaren sortzailea eta CEO da.
- Joseba Lakari buruz
Deustuko Unibertsitatean software-ingeniaritza ikasi zuen, eta TECNALIAko egungo IKTetako zuzendaria da. Esperientzia profesional handia du, besteak beste, Airtel, Vodafone, Softwarearen Europako Institutua eta TECNALIA erakundeetan, eta CRM eta Billing-Rating sistemetan. Bere espezialitatea honako hauek dira: softwarearen garapena eta bizi-zikloaren kudeaketa, integrazioa, ikerketa-proiektuak, proiektu-, hornitzaile- eta eskaera-kudeaketa, ITen arkitekturak, taldeen eta enpresak administratzeko trebetasunen kudeaketa.
- Igor Aristizabali buruz
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna da, eta finantza-arloan espezializatu zen Deustuko Unibertsitatean. PriceWaterhouseCoopers (PWC) eta Conservas Ortiz konpainietan lan egin du, besteak beste. Gaur egun, TECNALIA Venturesen egiten du lan, TECNALIAn partaidetza duten enpresen kudeaketaren eta laguntzaren arduradun gisa, eta aktibo teknologikoak baloratzeko eta negoziatzeko prozesu ugaritan parte hartzen du. Gainera, zenbait enpresatako administrazio-kontseiluko kidea da: Neos Surgery, Go4itSolutions, Nautilus, Digimet, Ingredalia, etab.