Berria

Industria-enpresentzako soluzio teknologikoak

2022ko apirilaren 8a
Advanced factories: descubre lo último en automatización industrial, robótica y tecnologías para transformar tu negocio

«Industria adimendunaren eredu berria fabrikazio fisikoaren eta digitalaren fusioan oinarritzen da, zentzu industriala emateko konektibitatearen eta datuen iraultzari»

Advanced Factories kongresuaren aurtengo edizioan, gure adituek industrian ezarritako berrikuntza teknologikoak aurkeztu dituzte

Ekoizpen-bitarteko adimendunak etorkizuneko industria-enpresaren eraldaketa eta negozio-eredu industrial berriak lortzeko baliatzen dira. TECNALIAn, gure esperientzia teknologikoa industriara eramateko dihardugu lanean.

Advanced Factories kongresuan azaldu ditugun gaien artean, hauek ageri dira: Zerbitizazio industriala eta datuaren ekonomia, TECNALIAko Zibersegurtasuneko eta Kate-balioko arduradun Óscar Lageren eskutik; Etorkizuneko makinak, ekipamenduen arteko interakzioa eta hutsegitei aurrea hartzea, Diego Galarrek aurkezturik, zeinak beste txosten bat ere aurkeztu baitu, Ekipamendu aurreratuaren eta tradizionalen arteko bizikidetza konektatua.

Fabrika-ingurunera gehiago bideraturik, Iñigo Lazkanotegik kasu industrial bat aurkeztu du: Makinan integratutako gailu sentsorizatuen hedapena, makinaren egoera denbora errealean monitorizatzeko.

Azkenik, nahitaezko gai bat fabrikazio adimendun eta aurreratuari buruzko jardunaldi batean: konputazio kuantikoa. Iñigo Arizagak industrian aplikatzen diren teknologia fotonikoen beste aplikazio-eremu batzuetako berrikuntzak azaldu ditu.

TECNALIA Factory of the Future Awards sarietan izan da, bere arrakasta-kasuei esker

TECNALIAren garapenek izan dute tokirik FACTORY OF THE FUTURE AWARDS sarietan, finalisten artean izan baitira bi enpresa kolaboratzaileren proiektuak:

  • FERSA BEARINGS enpresak industria-instalazioetan aplikatutako adimen artifizialaren ikerketa eta garapenaren saria eskuratu du, zeina industria-prozesuetan eta produkzio-prozesuetan gauzaturiko adimen artifizialaren arloko garapenetara bideratua baita. Hain zuzen ere, errodamendu bikonikoak fabrikatzeko lerro baten prozesuaren metamodeloan oinarritutako parametroak iragartzeko eta iradokitzeko erremintagatik eskuratu du sari hori. Fersa Bearings konpainiaren Zaragozako lantegiko Z3 lerroan eginiko proiektu horri esker, adimen artifiziala integratu ahal izan dute errodamenduak fabrikatzeko prozesuaren kontrolean.
  • Industriaren arloko startup disruptiboenaren kategoriak enpresa sortu berriak eta ekintzailetza-proiektuak aintzatestea du helburu, eta kategoria horretan SZENDEX konpainiaren BIOFRAME spin offa aurkeztu dugu. Konpainia horrek ospitaleetako logistikarako hozte-sistema adimendunaren arloan dihardu (Bizi Entregen kasu bat). Sariotara TECNALIArekin batera egindako garapen bat aurkeztu zuen, zeinaren xedea baita osasun-salgaien logistikak materialen, informazioaren eta komunikazioaren alorrean dituen premiei erantzutea.