Berria

Ingurumen-inpaktua murrizteko produktu ekodiseinatuak

2022ko abenduaren 7a
Productos circulares y ecodiseñados para reducir el impacto ambiental

"Zirkulartasun-osagaia sartu dugu, bai ekoizpen-sistemetan, bai hondakinen sorreraren murrizketan"

Gaur egungo ekoizpen- eta kontsumo-ereduekin, ezinezkoa da etorkizuneko belaunaldien oparotasun ekonomikoari eta ongizateari eustea

Paradigma-aldaketa bat behar da ekoizpen-sistemetan eta gizartearen kontsumo-jarraibideetan. Ekonomia zirkularra da aldaketarako motorra, eta haren bidez lortuko dugu gure gizarterako eta planetarako jasangarriak diren ekoizpen- eta kontsumo-ereduetarantz igarotzea.

IHOBEk antolatutako “Zirkularrak-Circulares” erakusketan parte hartuko du TECNALIAk. Euskadin fabrikatutako produktu zirkularrei buruzkoa da erakusketa. Erakusketa ibiltaria da eta sarrera doakoa du. Herritarrei produktu-aukera zabalaren ikuspegi bat eskaintzen die. Ekodiseinu-metodologiak aplikatu dira fabrikazioan, bizi-zikloaren ikuspegitik, eta nabarmen murriztu dute ingurumen-inpaktua.

Produktuak eta zirkulartasuna

Zenbait produktu aurkeztu ditugu, zeinen garapenean zirkulartasun-osagaia sartu baitugu, bai lehengaien, materialen, produktuen/zerbitzuen eta energiaren erabilera optimizatzen duten ekoizpen-sistemetan, bai hondakinen sorrera murriztean.

  • Milikanal-erreaktorea: energia eta materia gehiago transferitzen ditu, eta horrek areagotu egiten ditu prozesu kimikoaren produktibitatea eta efizientzia, materialak eta espazioa aurreztuz. Errendimendu handiagoa lortzen du (% 10-20) ohiko erreaktoreek baino, eta zero hondakin ekoizpenean, 3D inprimaketa bidezko fabrikazio-metodoa erabiliz, materia % 100 aprobetxatuz. Gainera, % 100 aprobetxa daiteke berriz bizi-zikloa amaitu ondoren.
  • Argiztapen-sistema eramangarria: pieza plastiko bat da, zuzenean inprimatutako argiztapena duena eta txertatua dagoena mikromugikortasun-ibilgailuetarako argi eramangarria posible egiteko (patinete, scooter eta abarretarako), arindua eta miniaturazko elektronikaz hornitua. Erabilitako inprimatze-teknikaren bidez, tinta eta kontsumigarrien kontsumoa minimizatzen du, eta argiztapen-funtzioa piezan txertatzeko behar den plastiko-kantitatea % 80 murrizten du.
  • SICLA aerogela: material superisolatzaile termiko bat da, erresistentzia termiko handikoa eta oso arina. Gainera, prestazio handiak ditu suari aurre egiteko. Material isolatzaile tradizionalek baino lodiera txikiagoak erabiltzen ditu, eta lehengaiaren % 100 material birziklatua da.
  • Composite zirkularra: konposite-pieza bat da, zuntz jarraituz hornitua, zeinean material biooinarrituak erabiltzen baitira jatorri petrokimikoko materialen ordez. Horri esker, % 80 ere murrizten da pisua —metalezko osagaien aldean—, eta bizi-zikloa, berriz, luzatu. Fabrikatzeko, % 30 energia gutxiago kontsumitu duten fabrikazio-teknikak erabili dira.

Zirkularrak-Circulares

Produktu horiek eta beste asko ezagutu ahal izango dituzu Zirkularrak-Circulares erakusketa ibiltarian.