ICOEk aintzatetsi du EAEk itsas energiaen arloan duen posizio sendoa
Itsas Energiari buruzko Nazioarteko Biltzarrak (ICOE) Ocean Energy Systems erakundeak (Energiaren Nazioarteko Agentziaren erakunde bat) antolatzen ditu, tokiko erakunde batekin lankidetzan, zeinak bere hautagaitza sustatzen baitu. Itsas energia berriztagarrien garapen industriala dute ardatz ICOE biltzarrek.
2021eko ICOEn, aurtengo edizioaren amaierako saioan, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuak eta Jose Ignacio Hormaeche Energia Klusterra Elkarteko (EKE) zuzendariak ofizialki iragarri zuten EAEn egingo dela ICOEren hurrengo edizioa.
Hori izango da biltzarra EAEn egiten den bigarren aldia, 2010eko ICOE Bilbon egin baitzen, BECen. Horrela, aintzatetsi egiten da EAEk itsas energien arloan duen posizioa. Euskal Autonomia Erkidegoak balio-kate osoa du: bihurgailu-garatzaile batzuk buruan eta I+Gko azpiegituren multzo paregabea, itsas energien osagaiak eta sistemak saiatzeko eta baliozkotzeko.
TECNALIAk, EAEko beste erakunde batzuekin batera, I+Gko ekimen garrantzitsu ugaritan parte hartzen du, bai eta olatuen energiaren arloko Europako lankidetza-proiektu aktiboetan ere, eta proiektu horietako batzuen buru da.
Informazio gehiago
2021 ICOE biltzarra Washingtonen egin da, baina, pandemia-egoera dela-eta, biltzar birtuala izan da. Biltzarraren antolatzaileek urtebetez utziko dute eskuragarri 2021eko ICOE biltzarraren webgunean kargatutako informazioa. TECNALIAk bi aurkezpenekin hartu du parte:
- The novel paradigm of Digital Representation of Ocean Energy Systems for enhancing the interoperability of data in DTOceanPlus
- An internationally accepted framework for ocean energy technology evaluation - IEA-OES Task 12
Zer da ICOE?
- ICOEren hurrengo edizioa datorren urteko urrian egingo da, Donostian. EAEko Energia Klusterra Elkarteak, BiMEPek eta TECNALIAk parte hartzen dute haren antolakuntzan. Donostiako Udalaren laguntza ere badu biltzarrak.
- Virtual exhibit hall-en izena eman