Berria

Itsas inguruneko instalazio fotovoltaiko flotatzaileak bultzatzen dihardugu

2023ko azaroaren 9a
Fotovoltaica flotante en entorno marino

"Energia fotovoltaiko flotatzailearen zenbait kontzeptu berri jasangarri eta ekonomikoki errentagarri garatzen dihardugu, egungo teknologiatik itsas ingurunera jauzi egin ahal izateko"

Energia berriztagarriak (hala nola eguzki-energia fotovoltaikoa, eta, zehazki, itsas inguruneko energia fotovoltaiko flotatzailea) funtsezkoak dira Europako Itun Berdean eta 2050erako klima-neutraltasuna lortzeko helburuetan

TECNALIA energia fotovoltaiko flotatzaileko (FVF) egitura jasangarri eta ekonomikoki errentagarrien kontzeptu berriak ikertzen ari da, barneko uretako egungo teknologiatik kostaldeko eta itsaso zabaleko itsas eremuetara jauzi egiteko. Garapenek itsasoko eta kostaldeko ekosistemetan “inpaktu negatiborik ez izatea” baldintza beteko dute.

Horretaz gain, eginkizun garrantzitsua izango du FVF instalazioen flotazio-sistemetarako material berrien garapenean. Ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak, halaber, ikertuko du nola eragiten duten ingurune-baldintzek, hala nola olatuek, gazitasunak edo foulingak FV sisteman (modulu fotovoltaikoak, bihurtze-elementuen algoritmika eta funtzionamenduaren eta mantentze-lanen estrategiak) eta flotazio-egituretan, biofoulingaren ondorioz.

Lurraren azaleraren ia % 70 estaltzen dute itsaso eta ozeanoek, eta horrek instalazio fotovoltaikoak itsas ingurunera eramateko interesa pizten du. Planta fotovoltaiko handiak zabaltzeko, hedadura handiak erabili behar dira.

Dena den, energia fotovoltaikoak itsas ingurunera jauzi egitea erronka handia da. Alde batetik, ez dakigu itsas zabaleko baldintzek zer eragin izan dezaketen teknologia fotovoltaikoetan eta egungo soluzio flotatzaileetan, hala nola egituretan eta flotazio- eta ainguratze-sistemetan. Bestalde, soluzio espezifiko berriak garatu beharko dira, bai eta parke horien garapenari ekiteko modua nabarmen aldatu ere.

Itsas inguruneko instalazio fotovoltaiko flotatzaileen kontzeptu jasangarri berriak

EKIOCEAN ekimenak itsas ingurunerako instalazio fotovoltaiko flotatzaileen zenbait kontzeptu jasangarri berri ikertzen dihardu, haien balio-kate osoari helduta. Halaber du helburu sektorearen garapena bultzatuko duen eta EAEko industriarentzako negozio-aukeretan gauzatuko den ezagutza sortzea.

Honako hauek parte hartzen dute partzuergoan, TECNALIA buru dela: Azti, EHUko Ingeniaritza Energetikoa Saila, EHU Polymat, BCAM eta Energia Klusterra.

"Itsas zabaleko inguruneko modulu fotovoltaikoak" ere izan daiteke zure interesekoa

EKIOCEAN proiektuak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren dirulaguntza du (ELKARTEK programa).