Berria

Jardunaldi esklusiboa: bisita HarshLab laborategi flotatzailera

2023ko uztailaren 21a
HarshLab Day: visita en barco al laboratorio flotante offshore

"HarshLab Day ospatu dugu, gure laborategi flotatzailea —itsas zabalerako garapenak probatzeko dagoen bakarra— bertatik bertara erakusteko"

HarshLaben bertsio berriaren ahalmenak hurbiletik ezagutu dituzte parte-hartzaileek

HarshLaben bertsio berria 2022ko udan jarri zen Bimepen, Armintzako kostaldearen aurrean (Bizkaia); hartan, saiakuntza-mota hauek egin daitezke: eremu atmosferikokoak, zipriztintzekoak, urperatzekoak eta itsas hondokoak.

Jardunaldian, beren produktuak HarshLaben probatu dituzten enpresek —ScottishPower, CoreMarine eta Inalia—, beren esperientziak partekatu dituzte. Era berean, bertaratutakoek elkarrizketa aberasgarria izan dute: gure bezeroek nola atera dezaketen ahalik eta etekinik handiena azpiegitura berezi horretatik.

Itsas zabaleko esparruan ikusten diren joerak, erronkak, premiak eta aukerak ere aztertu dira. Jardunaldia amaitzeko, bisita egin dugu HarshLabera, itsasontziz, Armintzako portutik 1,6 miliara baitago ainguratuta.

Informazio gehiago HarshLabi buruz