Tokiko gobernuei beren behar espezifikoetara egokitutako erresilientzia-estrategiak ulertzen, planifikatzen eta garatzen lagunduko die
ARCH ekimenak (“Advancing Resilience of historic areas against Climate-related and other Hazards”) hondamendi-arriskua eta klima-aldaketara egokitzea kudeatzeko esparru bat garatu du, multzo historikoen egoerarekiko sentikorra.
Baterako sorkuntzako prozesu baten bidez, ARCHek tresna eta metodologia berrien multzo bat prestatu du tokiko gobernuei beren behar espezifikoetara (eta, bereziki, eremu historikoetakoetakora) egokitutako erresilientzia-estrategiak ulertzen, planifikatzen eta garatzen laguntzeko.
Erresilientzia Neurrien ARCH Inbentarioa
Erresilientzia Neurrien ARCH Inbentarioa, tresna horietako bat, gure adituek garatu dute, eta Saioa Zorita Klima Aldaketara Egokitzeko ikertzaileak aurkeztu berri du, European Urban Resilience Forumean, parte hartzeko jokoen bidez egin den erresilientzia hobetzeari buruzko saio batean.
Klima-aldaketa da gure planetak aurrean duen erronkarik handienetakoa, eta mundu osoan ditu inpaktuak: lehorteak, bero-boladak, uholdeak eta ekaitzak, besteak beste. Hiriek beste natura-mehatxu batzuei ere egin behar diete aurre (lurrikarak, adibidez), eta, horregatik, ondorioak askotarikoak izan daitezke. Datozen hamarkadetan, hiriek maiz egin beharko diete aurre arriskuei.
Multzo historikoek klima-aldaketarekiko eta beste mehatxu batzuekiko duten erresilientzia ebaluatuz eta hobetuz, hiriak prestatu ahal izango dira etorkizuneko hondamendietarako, eta haiei lotutako arriskuak murriztu ahal izango dituzte.
Informazio gehiago
Tresna hori eta beste batzuk bazkide teknikoekiko eta lau hiri pilotu hauekiko etengabeko konpromisoari esker garatu dira: Hanburgo (Alemania), Bratislava (Eslovakia), Camerino (Italia) eta Valentzia (Espainia).
Proiektuak Europar Batasunaren ikerketako eta berrikuntzako Horizon 2020 programaren finantzaketa jaso du, 820999 zenbakiko dirulaguntzaren bidez.