Berria

“Korrosioaren ingeniaritzari” buruzko laugarren ikastaroa egin dugu

2019ko abenduaren 10a

Korrosioa: industriarentzako erronka

Korrosioarekin lotutako arazoak kontuan ez hartzeak kalte handiak eragin diezazkioke industriari, eta horrek kalte ekonomikoak ekar ditzake, eta lehiakortasuna galtzea.

Laugarren aldiz antolatu dugu “Korrosioaren ingeniaritza” ikastaroa. Orain arteko trebakuntzetan, Espainia osoko 77 enpresatako 132 pertsonak parte hartu dute.

Aurten kritikaren eta publikoaren txaloak jaso ditu; 32 plazak hilabete lehenago agortu ziren, eta 20 pertsonako itxaron-zerrenda bat sortu zen.

Bi egun trinko horietan, ikastaroan parte hartu dutenek (besteak beste, Aidimme, Asebal, GE Renewable Energy, Idom, Lanik, Lointek, Mesa-Schneider, Navacel, Ormazabal, Pinturas Hempel, Repsol eta Seat enpresetakoak) korrosioaren fenomenoaren printzipioen azterketan sakondu ahal izan dute, eta prebenitzeko eta eraginak murrizteko teknikak landu dituzte.

Gure adituek eta kanpoko bi adituk (Diana Martín, BASF-koa, eta Víctor de Gregorio, IR Corrosión-ekoa) eman zituzten trebakuntzako hitzaldiak.

Aurreko edizioetan ez bezala, oraingo honetan aukerako saio teoriko-esperimental bat egin dugu, laborategian neurketak eginez korrosioaren printzipio elektrokimikoetan sakontzeko.