“SMARTHANDLE ekimenak hiru erabilera-kasutan aplikatuko ditu bere garapenak, kontsumo-ondasunen industriarako, metalurgiarako eta automobilgintzarako"
Lan-baldintzak hobetzen ditugu adimen artifizialaren bidez
TECNALIAk koordinatuta 13 bazkidek osatzen duten SMARTHANDLE ekimenak agente adimendun eta birkonfiguragarriak inplementatzen ditu askotariko manipulazio-aplikazioetan trebetasuna emateko, adimen artifizialean oinarritutako arrazoitze-metodologien bidez.
SMARTHANDLEk agenteen malgutasun-potentziala optimizatzen du, bai eta goi-mailako koordinazio- eta plangintza-mekanismoena ere, egoera errealetarako soluzio egoki eta eskalagarriak zabaltzeko. Era berean, langileentzako onurak erakusten ditu, langileek zeregin arriskutsu eta osasungaitzetan esku hartu beharra murrizten eta haien lan-baldintzak hobetzen baititu.
Kontsumo-ondasunen industria, metalurgia eta automobilgintza
Produkzio-lerro industrialek, eskuzkoek zein automatizatuek, ez dute beti arazorik gabe funtzionatzen. Askotariko erronkei egin behar zaie aurre; izan ere, produktuak oso aldakorrak dira, eta haiek manipulatzeko (erremintekin) trebetasuna behar da; bestalde, baliabideak birkonfiguratu egin behar izaten dira, ekoizpen-loteak gero eta laburragoak baitira.
SMARTHANDLE H2020 programako funts europarrekin finantzatutako Europako proiektuak hiru erabilera-kasutan aplikatuko ditu bere garapenak, kontsumo-ondasunen industriarako, metalurgiarako eta automobilgintzarako.