Berria

Lau instalazio pilotutan, eraikin berritzaileak sustatzeko teknologia berriak probatzen ari dira: jasangarriak, adimendunak, efizienteak eta ingurumenerako egokiak

2021ko uztailaren 16a
Sistema de trigeneración solar

Energia berriztagarrien integrazioarekin, metaketa termikoarekin, kudeaketa adimendunarekin eta material berriekin erlazionatutako funtsezko errazte-teknologiak dituzte sistemek

SUDOKET ekimenak funtsezko errazte-teknologietan (Key Enable Technologies edo KETak) oinarritutako soluzioen ikerketa, berrikuntza eta garapena sustatzen du eraikuntzaren industriarako: energia berriztagarrien integrazioarekin, metaketa termikoarekin, kudeaketa adimendunarekin eta material berriekin erlazionatutako funtsezko teknologiak.

SUDOKET ekimenean lau instalazio pilotu izango dira, teknologia horietan oinarritutako sistema aurreratuen portaera baliozkotzeko eta haien erabilera probatzeko. TECNALIAko energia-adituek horietako bi planteatzen, diseinatzen, garatzen eta instalatzen hartu dute parte:

  • Eguzki-energia elektrikoa hornitzeko eguzki-sistema aurreratuak instalatu dituzte Tarrasako (Bartzelona, Espainia) UPCn.
  • Cartifeko (Valladolid, Espainia) instalazioa, eraikuntzako material eta sistema aurreratuak probatzeko.
  • Eraikin berritzaileetarako kudeaketa-sistema adimendunen instalazioa LNEGn eta NOVA School of Science and Technology eskolan (Lisboa, Portugal).
  • Energia termikoa metatzeko sistemen instalazioa Nobatek/INEF4en (Bordele, Frantzia).

Eguzki-sistema aurreratuak

Bi aurpegiko sistema fotovoltaikoak monitorizatu dira eguzki-sistema aurreratuen demoan. Bi aurpegiko lau sistema fotovoltaiko instalatu ziren UPCko (Tarrasa) terrazan haien efizientzia aztertzeko; aurpegi bateko sistema baliokide bat ere instalatu zen, erreferentzia gisa.

Bi aurpegiko sistemek, moduluen aurreko aldetik jasotzen duten erradiaziotik ez ezik, zoruaren erreflektantziak argiztatuta atzeko aldetik jasotzen dutenetik ere sor dezakete elektrizitatea. Bi aurpegiko modulu fotovoltaikoek nabarmen handitzen dute teilatu lauetan instalatutako sistemen ekoizpen fotovoltaikoa, bereziki, erreflektantzia altuko gainazalekin erabiltzen direnean.

Arrakastaz baliozkotu dugu urtebetez eguzki-trigenerazioko sistema bat. Energy Panelekin batera garatu dugu teknologia. Efizientzia handiko (% 70) eguzki-panel hibrido batzuk ditu, bero-ponpa bitan lagundu batekin konbinatuak eta kudeatzaile energetiko adimendun batek gobernatuak, zeinak autokontsumoa maximizatu eta operazioaren kostuak minimizatzen baititu.

Bulegoak 6 MWh elektrizitatez eta girotzeko erabili diren 20 MWh hotz eta beroz hornitu ditu sistemak. Energy Panelek eskaintzen du soluzioa komertzialki.

Informazio gehiago

Eraikin berritzaileetarako funtsezko teknologia berriztatzaileen inguruko ikerketari eta aplikazioari buruzko 2. CRAKETIB hitzaldian aurkeztu dira garapen horiek:

 


Sudoe Interreg programaren bidez finantzatu da SUDOKET, eta Europako lurralde-kooperaziorako helburuaren baitakoa da; Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatzen du