Lurzoruen irristakortasuna zehazteko araudia, EKTaren arabera.
Gaur egun, bada aldaketa bat Eraikingintzaren Kode Teknikoko (EKT) "Erabileraren segurtasuna eta irisgarritasuna" oinarrizko dokumentuaren laguntza-dokumentuan, lurzoruen irristakortasuna zehazteko.
Aldaketa horretan bi araudi ezarri dira irristatzearekiko erresistentzia zehazteko. Batetik, UNE 41901 araudia, hezeko saiakuntza; bestetik, UNE 41902, lehorreko saiakuntza.
Indarrean dagoen araudi berria
TECNALIAk jakinarazi nahi du UNE-ENV 12633 araudiaren arabera probatutako materialek ez dituztela betetzen Eraikingintzaren Kode Teknikoan lurzoruen irristakortasunari eta lerratzeari dagokionez jasotzen diren eskakizunak.
TECNALIAn badugu beharrezko ekipamendua bezeroek beren lurzoru-produktuak indarrean den araudira egokitu ditzaten.